eutsi gogor orainari eta heldu geroari
Garai txarretan, atzera begiratzerik ezin duten asko dauz, "ni pa´coger carrerilla"...nik ez dot holan pentsatzen. Zeozerrekin animau biharko gara aurten futbolzaliak, ipuruan pozik ez...kanpuan gutxio, gañera albistegixetako kirolen sailian, aipamenik ez...gogorra da 2.B mailan egotia, igual, txarto ohittuta gauzelako.Batek daki.
Hau, 2005eko ekaineko artikulo bat da, garai onak gogoratu eta oroitzapenetan murgiltzeko...
Argi andaluza
Andaluzak argi dabiltza. Eguzki galgatan «s»-ak janez denak futbolari begira. Eta txuri-berdeek gorritxoak menpean hartu zituztelako ez zen ikurrinik dantzatu Madrilen. Juan Carlos gustura iloba Ireneri «muxo beti» kantatzen. Zakurraren putza!
Bitartean ikurrin laranjak txirrindulari bat animatuz Alpeetan. Ipurdian «Pays Basque» eta saihetsean «Eskualtel». Armstrongek bere baitan: «Bera eroriko duk, ez hakiok bultza». Eta frantses komentaristak, haize freskotan, «e»-ak janez. Han ez zen Landaluzerik, hango hura «l'andalus» zen. Berriz ere andaluzek irabazi. Miarritzen ere argi dabiltza. Garagardoa bost euro ordaindu behar delako xanpaina edanez. Txuri-gorriek urdinak menpean hartu zituztelako ez zen bandera frantsesik dantzatu Parisen. Chiracek azken hiru hilabetetan ahoskatu gabeko hitza bota zuen: «Non!» Euskaraz, zakurraren putza!Alaves ukrainarraz no comment. Bitartean Vigon bi gol. Ikurrin blaugranak hamaika jokalariren atzetik. Bizikletak egiten zituzten herrian futbolean sinesten hasiak dira. Denboraldi erdian, Cadizen eta Huelvan: «Bera eroriko duk, ez hakiok bultza». Orain, garagardo zaleak xanpaina amets Eibarren. Cadizen ere, eguzki sapan, egarri dira. Baina dabiltzala argi andaluzak!
Amets Arzallus
...ta bihar ere hemen izango nauzu...
Iruzkinak
elixa 2006-10-23 08:53 #1
ile luzekin askoz obeot dao!! ostielan izan ninzten bere bertso saio baten, da ile motzakin kasik belarri atzetik haste zaiola ilea nabaitze zaio ! uajajaj! alare gau hortako onenak lujanbio eta elortza izan zien dudan jarribe!!<br />
alaitz 2006-11-04 15:58 #2
egia da, talde baten momentu onenean mundu guztia ohartzen da talde hori hor dagoela; lehenengo erreala, gezurra badirudi ere garai onak ere izan ditugu; eta gero eibar, lehenengo mailara igotzeko aukera izan zuenean. hala ere, momentu txarrenetan ere, bada zure bihotzeko taldea zein gaizki doan behin eta berriro esaten dizun jendea..., txarrak gara, eta zer? txarrak edo onak izan beti izango dira gure taldeak, erreala dagoen egoeran, eta eibar 2.B mailan. horrek egiten gaitu benetako zale!<br />
Utzi iruzkina: