Euskera (by B.Z) aRiKeTa
(...euskera batuan, ahal dan moduan...)
Sarean hara eta hona ibili ondoren, hiru hiztegi erabilgarrirekin topo egin dut. Esan beharra daukat, espero nuena baino zabalagoa izan dela interneten euskaraz ditugun hiztegien aukera.
Guztiak, Azpeitiko Euskara Patronatuaren orrialdetik hartu ditut, erabili.com-en; orrialde honek, euskararen inguruan hainbat zerbitzu desberdin ematen ditu, baina batez ere, honekin, gure hizkuntza eta teknologia uztartuta etor daitezkeela frogatu nahi dute sortzaile eta kudeatzaileek. Lehenengoarekin hasteko, Lantresnak ipintzen duen txokoan klik egin ondoren, Hiztegiak aukera daukazu eta bertan, HARLUXET. Hiztegi entziklopediko bat da eta 70 000 fitxatik gora aurki daitezke bertan. Eskeintza zabala.
Bigarrenenarekin, prozesu bera jarraitu ondoren, azkenengo aukera MORRIS-a aurkituko duzu. Hiztegi honek, euskaratik ingelesera ( eta alderantziz) hitzak itzultzeko zerbitzua betetzen du. Baina ez hau bakarrik, espresio eta esamolde jakin batzuk ere baditu, bakoitza dagokion itzulpenarekin.
Azkenik, sinonimo eta antonimoen hiztegia izan da nire aukera; erabilgarria izan baitaiteke, hitz bat ez errepikatu eta esanahi bereko edo guztiz kontrako hitzak aukeratzeko: SINONIMO-ANTONIMOen hiztegia da hau.
Beraz, laburbilduz eta ondorio gisa, esan daiteke www.erabili.com iruditu zaidala sarean bilatu dezakezun web orrialderik osatuena hiztegiei dagokionez behintzat.
Iruzkinak
Josu 2006-10-15 03:38 #1
Ene!

Batuaz idatzi eta Eibarko Euskara ahaztu ahal duzu? Horrek ere badauka online hiztegia!

Gora Eibar!

Utzi iruzkina: