Bartzelona!

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-09-24 23:36
7

Bagoaz! Arralden (Tolosa) gaude...baina goizalderako Bartzelonan egongo gara, orduan hasiko da benetan gure asteburuko abentura...

suitian
Horrelako hitzek edo antzekoek eman zioten hasiera azkenaldiko bidaietan ohituraz idazten dudan egunerokoaren lehenengo lerroei. Baina pentsatuko duzue...non geratu dira gainontzeko hitzak? onena falta da eta! ez al digu bidaiko abenturak eta kalenturak kontatu behar? Ez, hitzak ez ditu haizeak eraman, baina egunerokoa nirekin ez izateak ere bere badu bere arrazoia. Baina pena ematen dit gertatutakoa gogoratzeak, beraz beste egun baterako utziko ditut poltsaren gorabeherak.

Lurrazpia ostadarra bezain koloretsua dela dio Bartzelonako metroak; Bilbokoak txalo zaparrada bat merezi duela ere konturatu ginen, zein ondo, zeinen garbi mantentzen duten bizkaitarrek bere "azpialdea";
Noooooola bizi diren Rambla, Camp Nou eta Plaza Catalunya inguruko eibartarrak; nolako etxeak! nolako logelak! nolako lagunak! Edonoiz Dosdemayon elkartu zaitezkeen Nagore (argazkilari aparta, bai horixe!), Ainitze edo Anderren ikasle bizitzak zer-nolako maila daukaten!; baita fisiorik profesionalenak ere, ezta Maialen?; katalanen xuhur etiketa ongi merezita dute batzuk; baina zein jatorrak diren gainontzeko guztiak! (beno, bat ezik, nirea zen zati preziatu bat hartu eta paperezko abioi bat  bailitzan, errotik atera zidan poltsa baino askoz gehiagoren jabe berria, nire zati handi bat geratu da Katalunia inguruan...goian bego nire argazki kamara maitea...); "boldamak boldam dira bai han eta bai hemen"; kanariarrek Bartzelonara joan beharko dute puntualitatea zer den ikastera; artearekiko maitasuna; musikarekiko maitasuna; Eibarrekiko maitasuna; su ta gar; su ta gar; su ta gar; su ta gar...

Su ta gar...musika, zoriontasuna, barreak, lagunak, poza, indarra, izerdia, konplizitatea, maisutasuna, estiloa eta beste hamaika ezaugarri irabiagailu batean sartzearen emaitza izan zen kontzertua. Zoragarria esatea, gutxi da; gertukoak sentitzen genituela esatea gutxi da; denok bat ginela esatearekin ere motz geratzen naiz...motz eta mutu, gu ikusi gintuztenean halaxe geratu zen laukotea bezalaxe...Etxekoak balira bezala zaindu genituen, gertu-gertutik...Su ta gar.
Eskerrik asko bidaiaren gatza, mamia eta doinua izatearren. Eskerrik asko biziarazi zenigutena inoiz ahaztuko ez dugun oroitzapen bikain bilakatzearren.
Eskerrik asko hain jator, hain heldu, hain dotore, gurekin konplizitate antzeko bat sortzearren.
kontzertuan

Dantzara joan ginen bai, eta ondo egin genuen. Betagarriren kontzertuan ere izan ginen,  baina inor gutxietsi gabe, hori beste kontu bat izan zen. (....)

Bartzelona entzutearekin barnea pixka bat tristatzen zait, baina oinaze honen erdian irribarrea ere ateratzen zait, urrezko laukoteak esan zigun bezala "ez inoiz esan bidea amaitu da"...bidea hasi besterik ez baita egin bai telefono, bai kamera, bai mp3, bai orrazi berrientzat eta baita sekula berreskuratu ezingo ditugun eguneroko eta Galderrek oparitu zizkigun baketentzat.

Eskerrik asko danoi! Baita asteburua borobiltzea lortu zenuten guztioi, baina gaurkoa, zuen baimenarekin, koadrila honentzat da:
ARDAUA BEZELAKUA ZARIE ... EZ ALDATU!

Josu

Josu 2007-09-25 01:34 #1

Eta zer demonio erantzun behar dizut? Enbidixatan nagola? Ya te bale...

agirre

agirre 2007-09-25 14:20 #2

grrrrrrrrrrrrrrrrrr!!!!!!!!

nik be enbidixia dakatela idatzi biarko dot. jo batzuk su ta gar ikustera jun eta besteak betagarrikin conformatu bearko. Bueno besteok bartzelonara ez baina mallabira jungo gara ale  ondo se segi aioo!!!!

Aiert

Aiert 2007-09-25 15:05 #3

Ba ni be inbidixatan nao. Baina ez bartzelonako abenturiagaitxik (ze ni bai egon nitzaaaaaaaan!!!), baizik eta neska honek idazteko dakan kalluakin. Joe Malen, 30 lerrotan 3 egun idaztiak badaka meritua. Ta ixa dana idatzi dozu gañera !!!
Hurrengo kontzertuak:
Urriak 5 ondarruko kafe antzokixan
Urriak hogetapiku mallabiko frontoian

Nagore, Ainitze, Ander: ESKERRIK ASKO HAIN ANFITRIOI ONAK IZAN ZARIELAKO !!!

Ganboa

Ganboa 2007-09-25 16:08 #4

Joe BARTZELONA!!como se ssalio!!Kristona izan zan goitxik behera (bueno gauzatxo batzuk kenduta, e malenu)!!!Sutan kontzertua aspaldi ikusi barik nauan beti bezala ONENAK izaten jarraitzen dabe (bueno berri txarrak be...)!!jajajaja.
Badakitx errepikatzia dala baña MILA ESKER nagore( zure etxian lo eitxen uztiagatxik, kriston mansiñua dakazu ee!!iual laster bueltan nakazu!!), trebiño ta ainitze (bixoi be hain ondo tratatziarren)!!Holan bai bueltau leikela bartzelonara!!
Nago ahal dozunian mesedez bialdu argazkixak ba?msn-tik edo emailez mese!!nik zure helbidia eztakitx baña neria emongotsut: eneritzgamboa@hotmail.com.
Ah!Agirre enbidixi nik be badakat eee!!Zuk pistinan bañau ziñan kapullo!!!Neri be gustauko jatan baña zauan panoramiakin...
Hurrengua Mallabin!!

Nagore

Nagore 2007-09-26 01:51 #5

Ueee!!!!!

Zenbat esker, aitxaren!!!! ein genduna ta gehixo merezi zenduen, badakizue hori ondo... ze da ba koltxoi ziztrin bat lurrian botata, ala garagardo artian emondako photoshop klase mega-azkar bat, dantza saio ikaragarri eta kontzertu sineztezin baten albuan??? huxkeria!

hurrenguan be badakizue nora etorri, leku faltarik eztozuela eukiko behintzat argi gelditxu dala dirudi... ta danontzat doia, eh? ez bada sutan kontzertu bategaitxik, beste edozein aitzaki bilatu geinke! ni zain egongo naiz...

emaila sin falta bialdukotzuet bixar goizian argazkixekin, lortu ditxut helbide danak. ondoloin!!!!!

gemma

gemma 2007-10-10 01:05 #6

eeeei wapi ^^

weeeno t'escric des de barcelona, per recomanació del sr Aiert jojojo
tu no ho sabràs però aquí s'esta iniciant un moviment que pretén seguir el vostre grup de dantzaris enlloc on aneu.

No ens coneixes pq no vas ballar a l'Arboç, però allà vem ser-hi, a primera fila (vale, es una manera de parlar, estavem darrera de tots els iaios del poble) acompanyades d'unes sangries jijiji
I per la mercè també vem ser-hi.

Així doncs ens nomenem ja, i per tot el morro, seguidores vostres nº2 (una mica de falsa modèstia).

Espero que torneu aviat. Fins llavors!

Gemma gorringo, TV3, Barcelona. ;)

matx

matx 2007-10-10 16:55 #7

Bueno bueno bueno... però què es això!!
Malen, tens més seguidores catalanes que jo!!

Impressionant. Jo també vaig passar molt de gust ballant a la rambla poblenou. Em va fer molta gràcia que vinguessiu tots cap a barna... Però un altre vegada, m'aviseu... que jo també vindrè a veure suta i a posar matalassos al saló!!

Utzi iruzkina: