AHTrik EZ!

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-12-27 13:32
2

Hau egiteko asmoak
dakarren sekretismoa
Abiadura Handiko Trena
zerbait txarraren susmoa

Hiri batera bestetik
pasa nahi dute kolpetik
Abiadura Handiko Trena
herri txikien gainetik

Amalurra dago marmar
Udalaitz, Ernio, Aralar
Abiadura Handiko Trenak
hauen hondamena dakar

Kutsadura kimikoa
elektromagnetikoa
Abiadura Handiko Trena
baita ere atomikoa

Lurra txikituz jo ta ke
bide hortatik noiz arte?
Abiadura Handiko Trena
ekosistementzat kalte

Hau da denontzat egurra
kapitalismo maltzurra
Abiadura Handiko Trena
desarrollismo muturra

Nekazariari kezka
sortuko zaio gainezka
Abiadura Handiko Trena
baserritrarrentzat ez da

Elkar zaitezte gurekin
eta borrokari ekin
Abiadura Handiko Trena
inoiz ez dezaten egin


AHTren aurkako bertsoak.

agirre

agirre 2007-12-30 21:53 #1

EZ EZ EZ!!!!!!!!!!!!!!!<br>

agirre

agirre 2008-01-01 13:43 #2

au ez doia&nbsp; onekin baƱa URTE BERRI ON!!!!<br>


Utzi iruzkina: