...6,7,8,9,10

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-04-03 02:17
1

Esandakoa betetzen dudala ikusteko, hona hemen beste sekretutxo batzuk.

6- Frikia, Geek-a  edo dena delakoa izanda....ez zaizkit gurpiltxorik gabeko xaguak gustatzen, ez dira asko geratzen baina oraindik badaude...horrelakoak tokatzen zaizkidanean, ordenagailuak nik agindutakoa betetzen ez duen sentsazioa izaten dut.

7-Atzera begiratzea ez dakit ona edo txarra izango den, baina nik sarri begiratzen dut. Gehienetan ez dira momentu onak izaten, egon badauden arren. Carpe Diem esaldia esaldi huts batean geratzen zait, pena, damua eta tristura etortzen zaizkit atzera begiratu bezain pronto..momentu txarrak momentu onak baino gehiago ez diren arren, hobeto gogoratzen ditut.

8- Beti esaten dut...aurtengo uda, onena izan da! 18 urte besterik ez ditut, (askok esango dute..ume moko honi oraindik bizitzeko geratzen zaiona...) baina urtetik urtera uda garaian geroz eta opor hobeak pasatzen ditugu. Zaila izango duzue gure marka haustea!

9- Kutxilluakin (labana aiztoa...horrelako hitzak nire hiztegian faltsu samar geratzen zaizkit...) platerean zarata arraroak egiten dituztenek urduritu egiten naute!

10- Alkoholik gabe ondo pasatzea erraza dela eta benetan ongi pasatzen dela onartu eta errespetatzen dut. Baina ezingo didazue ukatu, askotan, honek izugarri laguntzen duela are hobeto pasatzeko...

hamaikagarrena...Matilda pelikularen elkarrizketak, buruz dakizkit...

Josu

Josu 2007-04-13 02:47 #1

9.a neri be pasatzen jata!<br />


Utzi iruzkina: