Rose's celebration

gumersindo 1456135167653 Gumersindo Buztangorri | 2006-05-11 13:36
2


Zorri 2:
Zuek nola esango zenukete euskaraz fiesta?

Zorri 1: Tira, txantxetan, ala?

Zorri 2: Ez, ez; irakurri dut laster “Fiesta de la rosa” delakoa izango dela eta euskarazko ordainean fijatu naiz...

Zorri 3: Nik jaia esango nuke.

Zorri 2: Eta esaten badizuet sozialistek  festa aukeratu dutela, zergatik dela uste duzue?

Zorri 3: Ba nik esango nuke hitz kosmopolitagoa delako aukeratu dutela edo, argiago esatearren, espainolaren antzekoagoa.

Zorri 2: Kontu horretaz horrenbeste hausnartu/tzen dutela uste duzue?

Zorri 1: Zer ba?

Zorri 2: Rosa esateko errosa hitza erabiltzen dutelako eta ez dudalako inongo hiztegitan aurkitzen...

Zorri 1: Beraz ez dakigu arrosaren, larrosaren ala errosaren festa den..

Zorri 4: Arrozaren festa izango da igual, he, he, he!

 

klima

klima 2006-05-11 16:52 #1

<p>Ia egunero ematen dizkigute argudioak sozialistek haien alegiazko euskaltzaletasun horretan sinisten ez dugunoni.</p>

<p>Benetan, barregarri geratzea besterik ez dute lortzen.</p>

morrosko

morrosko 2007-02-01 09:35 #2

Errose Bustinza mañariako idazle oparoa izan zen, ba.


Utzi iruzkina: