XI. Jon Aizpuru bertso sariketan SARITUAK

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-02-09 00:00
1

 

 

GORBEIALDEKO FINALISTAK:


LH
Maria Fuentes (Legutio)
Garazi Axpe (Aramaio)
Omar Grana (Aramaio)

DBH
Elyem Chej Abderraman (Legutio)
Nemma Chej Abderraman (Legutio)


 

ELYEM CHEJ.  DBH-ko 1. saria

GAIA: IKASLEEN GORA BEHERAK

Doinua: Baserrian jaio nintzen (Habanera)

 

-1-

Ohitura jarraitu nahian

esan behar dut hasteko:

ez zartete originalak

ezta gai bat ipintzeko!

Baina kontatu behar dut

daukadana kontatzeko

ehun ta hamabi azterketa

ta arazoak tarteko

baina bueno ez da hain txarra

ezin da bizi hobeto:

beti egongo da kuadrila...

sofan botata ederto...

hamaika bizita eta

beste hamaika bizitzeko,

eta alde txarrak baditu

ohitu naiz dagoeneko.

 

-2-

Goizean altxatu eta

autobusez klasetara...

goizean altxatu eta

oinez doaz fabrikara...

guk MP4a dugu

ta izugarrizko paga

haiek arroza plateran

ta bakarrik jaia bada

guk langostinoak jaten

ta haiek langosten plaga

egia egi delako

garbi utzi dezagun hara!

ikaslearen bizitza

ez da hain txarra behar bada

benga aitortu dezagun:

hipokrita utsak gara!


NEMMA CHEJ.  Bigarren saria

GAIA: IKASLEEN GORA BEHERAK

DOINUA: Haizak hi mutil mainontzi

 

1

Klasera oraintxe noa

baina ez dago gogoa

irakaslea beti bilatzen

hemen haur zintzoa

ezin da ireki ahoa

hor dago ta pasiloa

beste gauzetan pentsatzen badut

kalera nihoa

 

-2-

azterketa egin aldrebes

eta azkenean ihes

andereiƱoari bost bat jartzeko

eskatzen mesedez

hori sobornoaren bidez

baina ez da lortzen berez

bizitza hau ez da horren txarra

baina ona ere ez

 

-3-

Klasera eraman izara

ez hartzeko guk ikara

andereino ta maisu guztiek

non dute "ganbara"

izaten badugu traba,

tiroka hastea falta da!

parrandan eta kuadrilarekin

gehio egon behar gara.

Oihane

Oihane 2008-04-20 13:03 #1

<P>Aupa Legutio!</P>
<P>bertso ederrak benetan... Ia eskolartekoan ere egurra ematen duzuen...</P>
<P>Muxu bat biontzat</P>


Utzi iruzkina: