SOTO Txapeldun, ARTETXE bigarren
Aurreko ostiralean, azaroak 28, jokatu zen Bertxoko 08ko finala Aramaioko jangelan. Guztira 75 pertsona inguru elkartu ginen. Gustora afaldu ostean, Miren Artetxe, Iñaki Viñaspre, Hodei Iruretagoiena, Patxi Iriart, Jokin Labayen eta Julio Soto bertsolariak Manex Agirre gaijartzailearen gidaripean jarri ziren. Lan ona egin zuten guztiek eta publikoak ere asko gozatu zuen, batez ere ariketa bereziekin, bakarkakoan bideo bati bertsoa botatzea eta kartzelako lanean, ofizioka 10ko txikian antzerki estilo batean. Azkenean Julio Soto nafarra izan zen txapelduna, baina hala ere, bertsolari guztiek jaso zuten Aramaioko Bertso Eskolaren izenean bertako gazta eta esti pote bat, beraien bertsoak eta parte hartzea eskertuz. Giroa ere bikaina izan zen eta horregatik eskerrik asko bertara hurbildu ziren bertsozale eta lagun guztiei.
Ta behar dan moduan eskertzeko, hona hemen, argazki sorta eder bat:
Iruzkinak
elyem 2008-12-02 18:53 #1
amatxoo!!
zelan tus labores de madre responsable??
xDxD

izuugarriiaa bertxoko...

muuuuuXx

Oihane 2008-12-04 21:24 #2

Pues horrela, egun batean betez eta beste egun batean batez. Baina tira, kontzientzia ondo. Pozten naiz ondo joan bazen, pena Viñaspre, ezta? zelan bertso-eskola?

Beste kontutxo bat

Gabonetan barnetegia dugu gasteizko haurrekin eta jakin nahi genuke ia prest zaudeten gurekin etortzeko (5 bat edo juntatzen bazarete Gasteiztik, Legutiotik eta abar nahiko) entrenamendu pixkat egitera amatxo Oihane eta Aitatxo Viñasprerekin. ABENDUAK 26, 27, 28 BARRIAN.
ONDO?

Zer diozue?

Utzi iruzkina: