Maitasun aitortza AED Lehiaketa

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-04-16 00:00
2

XXI. Literatur Lehiaketa - 1. SARIA

Doinua: Beti penetan, beti penetan......

Egilea: Xabi Igoa Eriz

1 Kaixo! Zer moduz? Ta behar zaitut

hasieratik agurtu

Ez dakit nola baina azkenik

hontara naiz animatu

Hainbeste gauza esateko ta

hainbeste kontu ta datu

Baina, zaila da eta ez ditut,

hitz egokiak topatu

2 Nola esango ta adierazi

eta nola azpimarra

Nire ondoan ez zaudenean

sentitzen dudan beharra

Zuk eman didazu bizitzeko

beharrezko den indarra

Zu zarelako nire bihotza

argitzen duen izarra

3 Nagoenean zure ondoan

nahiz eta izan luzaro

Denbora azkar pasatu ohi da

zeren hain gustora nago...

Zu gabe berriz orduak dira

mila aldiz luzeago

Eta nik mila muxu emango

nizkizun, edo gehiago!

4 Jaso dituzu ta entzun ere

hainbat kexa ta kritika

Sufritu duzu, ikusi zaitut

askotan horren etsita

Negarrez hasi ta joan zara

norabaitera korrika

Baina jakizu nire sorbalda

utz dezakezu bustita

5 Esan ohi dute koloreak daz

gustuentzako eginik

Ta hainbat eta hainbat gauzatan

ez da falta epailerik

Baina bihotzak, nireak behintzat,

ez du inongo legerik

Ta nahiz ta esan gura dutena

zu maitatuko zaitut nik

6 Zu pozik bizi baldin bazara

ni be egongo naiz alai

Erantzun hauxe nahiz eta izan

bai edo ez, ez edo bai

Baina dut argi bat esperantzaz

iluntasunaren etsai

Eta horixe bukatu arte

egongo naiz ni zure zai

Maitemindu bat

Maitemindu bat 2008-04-16 12:41 #1

Ederrak bertsoak

Zorionak egileari!

2008-04-16 17:37 #2

o mondie! ( eztakit nola idazten den xDxD)

zorionak xabii!! bazen garaia ezta?? jeje

engaa eskolartekoan egurre!

Utzi iruzkina: