KRESTA GORRITXU - San Martin Eskola 5.maila

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2007-12-18 00:00
4

- 1 -

Gure kresta gorritxu

Neska modernoa

Amonaren etxera

Behingoz badijoa

Bidean dijoala

Despiste mordoa

Amonaz ahaztuta

Lokalera doa

- 2 -

Bidean zijoala

Hainbeste endredo

Lokalera sartu zen

Oso oso bero

Eta pentsatu zuen:

“Amona balego…”

Ekaitz Otxoarekin

Topatu zen gero

- 3 -

Hizketan hasi ziren

Horrela ordu laurden

Erabakia hartu ta

Esan zuten ozen:

“Maite zaitut, bihotza

ezkutura goazen…”

Kondoirik ez zutela

Konturatu ziren.

- 4 -

Farmaziara joanda

Bikote bezela

Erosi zuten kondoi

Potolo itzela

Hasi ziren gustora

Txortaitxen horrela

Ta ez ziren konturatu

Zulo bat zuela

- 5 -

Baina denborarekin

Bazuten ardura

Biak korrika doaz

Hospital barrura

Nagusia delako

Amaitu da duda:

Gure krestagorritxu

Haurdun geratu da!

- 6 -

Kresta gorritxu egon

Da kriston zorian

Haurdun geratu zen ta

Lehenengo aldian

Umea jaio zan ta

Urtean erdian

Goienkarian dago

Lehenengo orrian.

Anonimoa

Anonimoa 2008-04-08 19:10 #1

Oso bestzo onak egin dituzue!!!!!!!!!

Aupa!!!!!!!

Anonimoa

Anonimoa 2008-04-08 19:11 #2

Oso bertso onak!!!!!!!!!

Aupa!!!!!!!!!!!!!

anonimo

anonimo 2008-04-08 21:06 #3

krestagorritxurena onena

anonimo

anonimo 2008-04-09 21:04 #4

AUPA KERESTAGORRITXU BERTSO HAUEK DIRA GUZTIETATIK ONENAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Utzi iruzkina: