Iparraldeko lehen txapelduna

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-11-16 10:24
2

Xanti Iparragirre bertso irakaslearen eskutik jaso zuen Amets Arzallusek txapela.

AMETS ARZALLUS!

BERRIA: Amets Arzallusek jantzi du Ipar Euskal Herriko lehenengo txapela

Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekua jendez beteta zela jokatu dute Iparraldeko lehenengo bertso txapelketako finala. Ipar Euskal Herriko Bertsu Xapelketarekin batera, bertsozaleek Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberotik etorritako bertsolari belaunaldi berri bat ezagutu dute. Baina momentuz nagusia Amets Arzallus da, eta horrela erakutsi du bertako lehen txapela bere eginez. 568punturekin menean hartu ditu gaineratiko zazpi bertsolariak.

SAILKAPENA:
1. Amets Arzallus 568 puntu
2. Sustrai Colina 544,5 p
3. Miren Artetxe 538 p
4. Maddalen Arzallus 525,5 p
5. Odei Barroso 507,5 p
6. Ekhi Erramundegi 503,5 p
7. Karlos Aizpurua 490 p
8. Xumai Murua 466 p

GARA: Amets Arzallusek zuzen egin du txapelerako bidea

Zozketa kapritxosoa izan zen atzo. Lehen tokian jarri zituen finaleko bi emakumeak eta, azken tokian, bi faboritoak. Azkenean, lehen lau postuak lau horien artean banatu ziren. Ametsek berea egin eta txapela jantzi zuen. Baina, saioa, zortziren arteko gauza izan zen. Emozio kolektiboa eta kalitatezko bertsoak uztartu ziren lehendabiziko finalean.

2008-11-22 22:40 #1

amatxoo amatxoo!!

juee ni ez nau legutioko saioan.. sniffsniff

faltan botatzen zaitugu...pasa zaitez nozbait bertsoeskolatik! gainera xabik abandonatu gaitu... siesk.. estos aramaionenses...

buenoo, zorionak amets!

Oihane

Oihane 2008-11-23 11:44 #2

Zer diozu?

Joeee!

Saiatuko naiz pasatzen urtea amaitu baino lehen. Bertso-eskola birtualean egon gaitezke bitartean, zuek, ni, xabi... Ea nork erantzuten didan han jarritako puntua.

Muxux

Utzi iruzkina: