Idatzizko txapelak ARAMAIORA!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-06-07 16:55
3

Arabako eskolarteko txapelketako finala izan da gaur Armentia ikastolan eta idatzizko saioan Maria Izaga eta Xabi Igoarentzat izan dira txikien eta handien mailako txapelak. Bigarren saria Ainhoa Comasek eraman du txikitan eta Ander Solozabel handitan (badakizue, beterinaixuaren semia, erdi aramaixokoa hau ere...)

Beheko argazkian, saritu guztiak

Bat-bateko finalean ere lan txukuna egin dute gure eskualdeko ordezkariek. Aramaioko bertso-eskolako Maria Izaga, Antton Karretero eta BeƱat Zalakainek kantatu dute txikitan eta Legutioko bertso-eskolako Estitxu Saratxo, Elyem Chej eta Xabi Igoak handitan. (Ejem,  bueno, egia da, azken hau Aramaioko bertso-eskolakoa ere bada.... Portzierto, idatzizko txapelaz gain, bat-batean hirugarren geratu da, ZORIONAK GUAPISSIMO!!!!)

Kontuak kontu, gatza ta piperra, generoa eta kolorea eman dizkiogu finalari eta ez da gutxi! Baina hurrengo urtean, idatzizkoa dominatuta daukagunez, bat-batekoan egurra ematera joango gara... Aupa GORBEIALDEA!

SARITUTAKO BERTSO IDATZIAK

MARIA IZAGA (14 urtez azpikoak, gaztetxoen maila)

GAIA: Zure herria edo bailara nolakoa den kontatzeko esan dizu atzerriko lagun batek

DOINUA: Bertso polit bat

Aramaixo kriston herria da

ez du ezerren faltarik

kriston parea, tobogan luze

ez dau hau bezalakorik

hona etorri nahi ez duenak

ez du hanka ez bururik

niretzako da paradisua

ez dago toki hoberik

Gure bailara guk zaintzen dugu

asko maite dugulako

oso esku zabalak ga hemen

ez zaizu ezer faltako

mutil galantak ere badaude

zer uste duzu neskato?

Aramaixo ezagutu ezkero

ez za Frantziara bueltako.

XABI IGOA (14-18 urte, gazteen maila)

GAIA: Balkoian zaude eta ezin diozu malkoari eutsi

DOINUA: Lurraren pean

Txirrinak jo du, zazpiak dira

eta altxatu beharra

lo aurpegia pixkat igurtzi

begitan zenbat makarra?

dutxaruntz joan horren poliki

hain ibilkera baldarra

zeren dutxa da niri goizero

itxartzen nauen bakarra

eta badatar eguneroko

destinu krudel zaharra

persiana gora, balkoira irten...

hori panorama txarra!

ta begi biak nik itxi arren

ezin dut eutsi negarra

Balkoitik behera begiratu ta

zenbat umetxo jolasten

txirristan gora eta behera

eta kulunkan ibiltzen

nire umea ere horrela

ibili ohi zena lehen

oraindik ere hor ikusten dut

"aita begira" esaten

barre algara ta negar malko

ta horrenbeste pentsamen

baina banoa, nola biharra

egun berria izaten den...

bihar berriro saiatu behar

naiz malkorik ez isurtzen

Oihane

Oihane 2008-06-07 17:11 #1

Tok, tok! Nor dabil hor?

Aupa LEGUTIOKO BERTSO-ESKOLA! Oso arro nago zuetaz, onenak zarete! miloi bat muxu hiruentzat! Asteartean despedidea, bale?

Xabi

Xabi 2008-06-08 19:50 #2

Aupa Legutioko eta Aramaioko bertso-eskolak!!!!!!!!!!!!!!!!

onenak!!!!!!!!!!

Gu ere oso arro gaude zutaz irakasle!!!!!!!!!eskerrik asko denagatik eta muxu handi bat!!!!!!!!!!!

Astearterarte!!!!!!!!!!!

ondo segi!

2008-06-09 18:48 #3

aupaaaa!!!

siesk ga onenaak!!

naiz ta xabik noizean behin humillatzen gaitueen...!!!

asteartean... nik pira egin behar nuen.. baina bueno... despedida iteko jungo gara eztaaa??

milaa muxuu munduan dagoen irakaslerik onenarentzaaat!!

ta beste bat besarkada hoiek emateagatiiik!!

xxierto: zorionak xabiiii!! ta ekaiitzzz

Utzi iruzkina: