"ya se han enviado cartas certificadas"
Gaurko medioek Nuria Lopez de Guereñuren adierazpenez lepo beterik datozte. Modu ez oso irekian Goierriko eremuko txikizio lanak 2008an hasi nahi zituztela jakina bazen ere, gaurko agerpenarekin ofizialtzat ematen du Eusko Jaurlaritzak: 2008 urte hasieran hasi nahi dituzte AHTren lanak Goierrin.
Berri osatua Goierriko Hitza, Diario Vasco, Gara, EiTB24 eta Berrian dezute.
Guri berriak ez digu sorpresaz hartzen eta jadanik esku artean ditugun lanekin jarraituko dugu. Gure aldetik oraingoz besterik ez. Gaiaren inguruan datorren astearteko bileran hitzegiteko aukera izango dugu. Ohi bezala Ordiziako gaztetxean 19.00etan.
Berriak dakarren artikuluari kaso egiozue:
"Lopez de Gereñuk gaur iragarri du Lurranek izeneko erakundeak bulegoa zabalduko duela Ordizian, haiei "informazio zuzena" emateko."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: