TUNELEKO OBRAK GELDITUTA !

Hainbat lagun makinetara kateatu eta AHTren lanak geldiarazi zituzten ostiralean Ordizian egiten ari diren tunelaren ahoan, era horretara lanak gelditzea posible dela erakutsiz. Obrak 2 orduz egon ziren geldituta. Abiadura Handiko Trenaren kontrako hainbat lagun, makinei kateatu ziren eguerdieko 12:00etan. Mariaratz bailaran, Ordizia eta Itsasondo artean egiten ari diren  tunelaren ahoan. Bi lagun, makina zulatzailera kateatu ziren, eta tunelaren ahoan, 25 bat lagun bildu ziren. Protesten ondorioz, obrak gelditu egin zituzten. Gainera, tunelaren gainean, menditik behera "Zula ezazue zuen burua" lema daraman pankarta bat eskegi zuten beste hamabost bat lagunek. Ertzaintzak denak identifikatu zituen.

AHTren aurkari hauek azaldu dutenez desobedientzia kolektiboa sustatuz AHT gelditzea posible dela erakutsi nahi izan dute eta aurrerantzean bide beretik jarraitzeko asmoa agertu dute.  

joxan

joxan 2008-11-03 13:26 #1

<P>Para este tipo de acciones hace falta mucha mas gente, donde estaban los del Goierri? ¿No tendría que ser la gente de Goierri la que pare estas obras??&nbsp; ¿¿Donde esta la gente de los gaztetxes?? ¿Y la gente de las herrikos??? ¿¿y los ecologistas?? Y los sindicalistas??</P>
<P>&nbsp;DE GOIERRI MUY POCA GENTE!!! ASKI DA !!!</P>


Utzi iruzkina: