Protesta trenean.
Irungo Renfeko geltokian aldiriko trena hartu eta «prentsaurreko-parodia» egin zuten atzo eguerdian Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlaneko hainbat kidek... trenean bertan!
Geltokiko arduradunez eta politikariz jantzita, «egitasmo suntsitzailearen inguruan dagoen informazio falta» gaitzetsi zuten Errenteriarako bidean, egitasmoa gelditzeko eskatzearekin batera.
Geltokiko buruarena egin zuen lagunak «egitasmoak ekarriko lituzkeen eragin kaltegarrien berri» eman zien bidaiariei. Besteak beste, joan-etorrien %97 herrien eta eskualdeen artekoak izanik, «denon diruarekin eta ingurumenean sekulako kalteak eraginda, azpiegitura erraldoia» eraiki nahi dela salatu zuen, garraio publikoaren kaltetan.
Hala, jarrera aktiboa eskatu zien herritarrei AHTri aurre egiteko. Errenteriatik Irunerako itzulera bidaian ere berriz egin zuten parodia.
Berria bere osotasunean izateaz aparte, parodiaren argazki sorta osoa dezute ikusgai. Garan ere ekintzaren aipamena egin dute asteleheneko alean.Zorionak Txingudi aldeko lagunei, BIBA ZUEK!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: