Larunbateko manifarako autobusa + astearteko prentsaurrekoa
Manifarako autobusa:
Larunbaten Bilbon egingo den manifa nazionalerako autobusaren leku eta ordutegiak:
15.00etan Itsasondon.
15.15etan Ordiziako Arboledan.
15.30etan Beasaingo tren geltokian.
Bonoak Ordizian Herrikoan, Beasainen Arranon eta Itsasondon dendan daude salgai.
Gogoratu zaitezte Azaroaren 18ko Gasteizko manifan jendea lekurik gabe geratu zela, beraz zuen tiketa hartzeaz gogoratu.
Prentsaurrekoa:
Astearte honetan gure Informazio Gunean, 18.00etan, prentsaurrekoa daukagu.
Prentsaurreko honekin hiru gai nagusi salatu/jakinaraziko ditugu:
- Elkarlanak egin duen AHTaren eraginen txostenaren aurkezpena.
- Goierriko desjabetuei babes publikoa eman.
- Larunbateko manifestaziorako deialdia zabaldu.
Goierriko Elkarlana osatzen duten talde eragile ezberdinei prentsaurrekora gerturatzeko deialdi berezia egiten dizuegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: