ibilaldi informatiboa

 

 Martxoak 15ean ibilaldi informatibo bat antolatu du AHT gelditu elkarlanak. Bertan erakutsiko da nondik-nora pasa litekeen nafar korridorea, euskal Y eta nafarroako aht-a lotuko lukeen zatia.

Ibilaldira joateko goierritik autobusak antolatu dira: goizeko 9:40 etan Beasaingo renfe geltokian. Altsasun goizeko 10:00 etan konzentrazioa  egingo da udaletxe parean.

Ondoren oinez Altsasutik abiatuta, Altzania igaroz goierrirantz abiatuko da mendi martxa.

 

                             

Ibilaldi bukaera idiazabalen izango da arratsaldeko 18:30ak aldera,bertan jaialditxo bat egongo da, musika, mokadutxo bat, eta abar. Horrela 20:00 etan lineako autobusa hartu eta Beasaingo geltokira bueltatzea da asmoa.

Animatu eta paisaia ederraz gozatzeko aukera izanen dezue.Izen emateko deitu hurrengo zenbakira: 651653692.

 

                                                   


Utzi iruzkina: