Catalunyako PTPri erantzuna.

Ekainaren 17an Catalunyako Asociación para la Promoción del Transporte Público (PTP)ak Euskal Yaren alde egindako adierazpenak  dexenteko zalaparta sortu zuten AHTaren gatazkan.

PTPko jendeari eman zaion erantzuna udaren ondoren gure postontzira .pdf formatoan iritsi da. Denera zazpi orri badira ere, jende ezaguna dago tartean eta merezi du begirada bat botatzeak.

Azken ohar bat.

Bidaltzen dizkiguzuen edo/eta lortzen ditugun txosten, informazio, etabarrak, blogaren ezkerraldeko zutabean "Fitxategiak" atalean .pdf formatoan zintzilikatuko ditugu. Dagoeneko makina bat txosten badaude, gauza interesgarriak, "tostoiak" eta bodrio infumableak barne.



Utzi iruzkina: