AHTaren goraberak Hospitalet de Llobregaten
Post honekin Catalunya aldean AVEaren lanak kaltetuengandik sortzen ari den protesta mugimenduari gainbegirada bat bota nahiko genioke. Protesta mugimendu horrek bere islada Interneten izaten hasi baida, noski. Eta hau dena nondik eta zergatik sortzen ari da? Bistakoa da. Alde batetik, Hospitalet del Llobregateko hainbat etxeetan eragiten ari diren pitzadura eta arazoak...
Antena3Noticias, 2007-10-27. Denuncian que las obras del AVE han agrietado 15 edificios de Hospitalet. El Mundo, 2007-10-26. ..bestetik, kalteturiko auzokideek lanetako kamioiek eguneko 24 orduetan beraien bizi kalitatean eragiten duten ondorioak YouTuben zintzilikatzen hasiak dira: Nola pentsatzen du Nuriak eramango direla Ordizia-Itsasondo tunelaren eskonbroak aipatu dituen Legorretako harrobi eta Olaberriako zabortegietara? Zabortegi hauen kontua bere garaian luze eta zabal azalduko dugu blog honetan. Catalunya aldeko AHTen aurkako taldeak ez dute AHTa "berez" kuestionatzen. Argi dago kasuistika konkretu baten erantzun bezala antolatu dituztela. Horien adibide bezala COLLECTIU PER UN BON TRAÇAT DEL TGV taldea degu. Talde honek AHTak Bartzelonan izango luken bidearen aldaketa eskatzen du, aidanez Sagrada Familiako zimentaziotik gertu pasatzen omen delako. Horren antzeko taldea AVE pel litoral litzake. Wikipediak talde honi buruz dioenez: "La plataforma vecinal pide que el AVE no pase por el centro de la ciudad de Barcelona, y ofrece como alternativa el paso por el litoral, tal y como el PSC
lo planteó al inicio del proyecto. Las razones de esta demana se basan
en el riesgo de hundimiento de las casas que existe según diversos
expertos." Ta ez hori bakarrik, hiritar soilak ere beraien weborriak sortzen dituzte, David Vallespì bezala, non, AVEaren trazaketa bere etxeko sofatik sei metrora pasatuko dela salatzen duen!! Azkenik, Bellvitge eta Hospitaleteko desmadrea salatzeko "El caos de la Renfe" bloga sortu dute bertako bizilagunek eta bertan biharko manifarako deialdia luzatzen dute. Amaitzeko galdera bat. AHTa Goierrin Zumarraga-Urretxutik nondik igarotzen da? Respondan después de la publicidad.