NEKAZAL PRODUKZIOA

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 20:48

Espainian lurraren ustiapen osoaren %57 hartzen du. Landatutako produktu nagusiak ondoko taldeetan sailkatu daitezke:

Zerealak: Ereindako %60 dira. Gizakion elikadurara zuzendua dago(garia eta arroza batez ere) baina badaude abereen pentsuak egiteko erabiltzen direnak ere, garagarra, artoa, oloa… Zereal gehiena barrualdeko lehorrean landatzen da arroza eta artoa izan ezik hezetasuna behar dutelako.

Lekadunak: bai gizakientzat bai abereen elikadurentzat erabiltzen da. Produkzioa asko jaitsi da, mekanizazio zaila eta etekin baxua dela eta. Barnealdeko toki lehorretan landatzen dira eta bi laboreak txandakatu egien dira lurrak bere aberastasuna ez galtzeko.

Tuberkuluak: Dieta ohiturak aldatu direnez, beherantz egin du.

Industri laboreak: transformazio bat behar dute kontsumitu baino lehenago. Produkzioa lur ureztatu edo lehorretan ematen da. Nekazariak industriara lotuta daude, eta enpresa hauen menpe daude prezioei dagokionez, salneurria produkzioaren aurretik ezartzen da, hau nekazarientzat desabantaila da enpresen menpe daudelako. Azukre erremolatxa, ekilorea, kotoia, tabakoa…Gehienbat gazela-mantxan, Andaluzian, Extremaduran…

Bazka laboreak: abereen elikagaiari zuzendua dago eta penintsulako iparraldean batzen da lur ureztatuak eta hezeak behar dituelako. Azken 50 urteetan produkzioa bikoiztu da, EBak abelazkuntza bultzatu duelako.

Lore hazkuntza: Katalunian eta kanarietan dute garrantzia batez ere, igo da ureztaketa igo egin delako eta ureztaketa laborea delako.

Fruitu arbolak: lur ureztatuetako laboreak dira. Ekoizpena asko hazi da kontsumoa asko igo delako. Mediterraneoko kostaldea eta ibaietako ertzetako guneak hartzen ditu. Zitrikoak(Valentzia),  almendrondoak(Valentzia, Murtzia),  hezurdun frutak (Ebro ibarrean) pepitadun frutak(Asturias, Lleida). Kanarietako bananak Amerikako eta Afrikako lehia dute. EBk subentzionatuko ditu bananak eta honi esker asko hazi da.

Olibondoa: toki beroetan ematen da. Uztaren %10a mahaira zuzendua dago, gainontzekoa oliora. Ekoizpena aldakorra da eta zuhaitzak fruituak urte biro ematen ditu. Askotan mahatsondoak tartekatzen dira lur hauetan. Espainiak munduko %40 produzitzen du, hala ere EBk trabak jarri dizkio kuotak ezarriz. Eremua Andaluzia eta Extremaduran ematen da.

Mahatsondoa: lehorreko lurretan landatzen da eta batzen den mahats ehiena ardoa egiteko erabiltzen da. Hemen, olibondo guneetan bezala espezializazioa ematen da. Beste labore batzuetarako egoki ez diren lurrak hartzen ditu. 1994tik mahasti asko subentzionatuta daude EBetik eta gorakada egon da etekinetan nahiz eta erabilera lurretan txikiagotu egin den.


Utzi iruzkina: