EUSKAL HERRIKO IBAIAK

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 20:40
1

Euskal Herriko erliebearen  erdialdean tontorrik altuenak daude: Salvada, Gibixo Gorbeia, NAboto, Arangio, Elgea, Urkilla-Aizkorri, Aralar eta Pirinioak. Mendikate hauek bi isurialde hidrografikoen arteko uren banalerroa dira: Bizkaiko golkoa eta Mediterraneokoa.

Bizkaiko golkoko isurialdea

Isurialde honetako ibaiak laburrak dira eta desnibel handikoak. Honek higadura handikoak izatea eragiten du, oso arin doaz eta terrazarik ez dute sortzen, ordean energia hidraulikoa lortzeko oso erabilgarriak dira. Arro murriztua dute.

Ibai hauen norabide nagusia hegotik iparralderakoa da. Emari handiko ibaiak dira, emari gehiengoa Uhaitzandi eta gutxienekoa Artibai direlarik.

Euri erregimena da nagusi eta goraldiak daude udaberrian batik bat. Gainera Uhaitzandi da euri-lur erregimena duen bakarra. Isurialde honetako ibai batzuk: butroi, Oka, Lea, Artibai, Deba, Urola, Orio Urumea Bidasoa Urdazubi Atturri, Adour Nerbioi eta Kadagua esaterako.

Mediterraneoko Isurialdea

Isurialde honetako ibaiak luzeagoak dira, ez dute hainbeste desnibel eta ez direnez hain arinak terraza eraketak ematen dira bere ibilbidean. Hauen oinarri ibaia Ebro da isurialde nagusia hau dutelako eta gero hemendik mediterraneora.

Ibai hauen norabide nagusia iparraldetik hegora doa. Emari espezifiko urriagokoak dira ibai hauek, emari altuenekoak Irati eta Arga dira. Euri erregimena dela esaten da, elurrak zuzenean ez dutelako emaririk ematen baina ibaiak 1500-2000m tara jaiotzen direnez elurrek ur nahikoa eramaten dute ibai hauetara.

Ekialderago daudenetan udako agorraldiak egoten dira, eta maximoak otsailean. Minimoak abuztuan dira atlantikoko fronteak eragin a duelako neguan eta Azoreetako antizikloiak udan.

Isurialde honetako ibai batzuk dira esaterako: Baia, Zadorra, Ibaiuda,Ega, Arga, Urbioi, Irati, Salazar eta Aragoi.

Ebro

Aipagarria da Ebro ibaia, nahiz eta Euskal Herritik bakarrik igaro egiten den Fontibren jaio eta sakonunea zeharkatu ondoren Ebroko Deltan amaitzen da, Tarragonan. Ibilbide oso luzea du eta emari handiko ibaia da Pirinioetatik heltzen zaiolako ura, Euskal Herriko hegoaldeko ibaiez gain.

2008-12-11 22:53 #1


Utzi iruzkina: