ESPAINIAKO IBAIAK
Penintsulan hiru isurialde bereizten dira: Bizkaiko golkokoa, atlantikoko isurialdekoa eta mediterraneoko isurialdekoa.
Bizkaiko golkoko isurialdea
Isurialde honek penintsularen iparraldeko ibaiak hartzen ditu bereziki. Galizia, Asturias, Euskadi...ko ibaiak hartzen ditu nahiz eta batzuk atlantikoan duten isurialdea, esaterako Miño, Sil edo Nabia. Isurialde honetan kokatzen ditugu besteen ezaugarri berdinak dituztelako.
Ibai laburak dira mendietatik hurbil bukatzen baitira. Higatzeko gaitasun handia daukate desnibela dela eta baina landaredia ugariak higadura murrizten du.
Emari handiko ibaiak dira eta euri erregimena eta nahiko erregularrekoa. Gehiengo emaria neguan dute, fronte atlantikoaren eraginez eta gutxiengoa udan Azoreetako antizikloia igotzean frontea bultzatzen baitu.
Topografia malkartsua dute. Energia elektrikoa sortzeko erabiltzen dira batzuetan. Isurialde honetakoak dira: Miño, Sil, Nabia, Nalon, Sella, Nervioi eta Ibaizabal besteak beste.
Atlantikoko isurialdea
Isurialde honetako ibaiak luzeak dira mediterraneotik hurbil jaio eta atlantikoan isurtzen dutelako.
Lautadetatik igarotzen direnez ez dira sakonak eta desnibeletan trokak sortzen dituzte.
Euri erregimen irregularra dute. Agorraldiak ere egoten dira udan azoreetako eantizikloiaren eraginez eta goraldiak udazken eta udaberrian.
Isurialde honetako ibai batzuk dira:
-Duero. Urbion mendian(Soria) jaio eta Oporton itsasoratzen da eta mesetatik iparraldera dauden urak biltzen ditu. Hau dela eta, emari absolutu handiena dauka, eta baita Penintsulako arrorik zabalena ere. Emari hauek erlatiboak dira, apirilean handiena(elurra urtzean) eta udan agorraldiak dituela. Erregimen mistoa dauka; mendian elurra eta behealdean euria. Dueroren urek urtegiak dituzte ibilbidean. Aldeadavilan duena energia elektrikorako erabiltzen da, eta Gaztelako kanalak ureztatzeko helburua dauka. Bere ibaiadar nagusiak Pisuerga, Esla eta Arlanzon dira.
-Tajo. Ibairik luzeena da, arrorik luzeena duena. Albarracinen jaio(sistema iberikoan) eta Lisboan itsasoratzen da, Mendikate zentraletik eta Toledoko mendien artetik igaro ostean. Mendi hauetatik ibai txiki asko aurkitzen dituenez emari oso handia dauka eta hau energia elektrikorako eta ureztatzeko erabiltzen da. Albarracinen elur erregimena dauka baina bestela euri erregimena du, Portugalen adibidez. Bere ibaiadar nagusienak erdialdeko mendikateetatik doaz, eta Henares, Jarama eta Alagon dira.
-Guadiana. Ruiderako antiretatik(ciudad real) Ayamontera(Huelva) heltzen da bidean la Mancha zeharkatuz. Gainera, Badajozetik aurrera Espainia eta Portugalen arteko muga egiten du. Biere bidea ikusita aluera gutziko erliebeak pasatzen dituela esan daiteke, eta ez dela altueretan jaiotzen. Hau dela eta euri erregimena dauka iblbide osoan zehar, eta leku askotan erregimen hau subtropikala da, agorraldi bat baino gehiago sortzen duena. Honekin batera emari txikiko ibaia da, eta lehen aipatutako agorraldiak behe aldean izaten ditu, uztailean eta abuztuan. Hala ere, udazkenera luzatu daitezke. Zati batean lurpeko ibilbidea du eta Ayamonten estuario bat osatzen du Bere ura ureztatzeko erabiltzen da eta ibaiadarrak, ur askorik ematen ez diotenak Zucar eta Jabalon dira.
-Guadalquivir. Cazorla mendilerrotik(granada) San Lucas de Barromedara (Cadiz) doa, Guadalquivirreko sakonunetik zehar. Euri erregimen subtropikala dauka, agorraldiak ematen dizkiona. Hala ere genil ibai-adarrean elurra ere izan dezake. Isurialdean estuario bat dauka.
Mediterraneoko isurialdea
Isurialde honetan, mediterraneoan isuritzen duten ibaiak daude. Ebro izan ezik beste ezaugarri batzuk baititu. Hauek laburak dira mediterraneotik hurbil dauden mendietan jaiotzen direlako. Trokak sortzen dituzte.
Euri erregimen irregularra dute udan agorraldiak eta udazkenean goraldiak, askotan uholdeak ere eratuz. Isurialde honetako ibai batzuk dira:Jucar, Ter, Llobregat, Turia, Segura...
Ebro
Mediterraneoan isurtzen du baina ezaugarri ezberdinak dituenez beste sailkapen batetan sartzen dugu. Kantauri gailurretan, Fontibre mendian jaio eta tarragonan isurtzen du. Ebroko sakonunea zeharkatzen du. Erregadio kanal ugari daude bere ibilbidean. Tortosaraino da nabigagarria ibaia. Piriniotako ibaiadarrek ura ematen diote eta horregatik ez du inoiz agorraldirik.
Erregimena goialdean euri elurrekoa da eta behean euri erregimenekoa.
Penintsulako garrantzitsuena da ibilbide luzekoa eta arroak azalera handia du.
Euskal herritik igarotzen da Araba eta Nafarroa hegoaldetik. Ebrora isurtzen duten euskal ibaiak luzeagoak, zabalagoak emari txikiagokoak eta irregularragoak dira(udan agorraldiak baitituzte). Adibidez, Zadorra, Ega, Arga, Urbioi, Irati, Aragoi...
Iruzkinak
lore 2009-03-03 20:30 #2
<P>kaixo nik ez dakit onetaz ezertxo ere ez ni oso euskalduna naiz eta ez diot espainiari kasurik eginten eta asola ez zait gora euskadi behera espainia nire ibairik onena ebro da berari buruz dakit dena guztatzen zait ibai ori baina beste guztiak ez!bueno ere aramaixo erreka orio/a ibaia etab... bueno esan dizuet dana ez ba orain agur eta ez egin kasu espainiari meze muxux!!! </P>
<P> agur lore.</P>
zNaiara 2009-10-08 19:31 #3
<p>Arrazoi guztia duzu, baina, ez aztu frantzia ere gure areriao dela.</p>
<p>agur</p>
Utzi iruzkina: