10 URTE ARMAIRUAK IREKITZEN

gaygarri 1456133146239 gay|lesb|transex | 2008-05-08 13:13

Gehituren 10.urteurrena ospatzeko hilabete honetan zehar zenbait jarduera prestatu dituzte

 
Zazpi aurpegi beste hainbat telebistetan agertzen dira eta beraien ahoetatik honako esaldiak: “nazka ematen nauzu” edota “akatu beharko zintuzketen”. Horiek dira homofobiaren gela dekoratzen duten item-ak, Gehituren 10 urteko ibilbidea gogoratzen dituen esposizioaren lehenengo gela.

kartel 10+tu

Erakusketa, Donostiako Tabakalera eraikinean dago eta puntako egoerak eszenifikatzen ditu,beste zenbait gauzen artean, horixe baita oraindik, eta aurrerapauso handiak eman badira ere, zenbait homosexualek kalean, lanean, edo etxean sufritzen dutena. Beste bideo mota  muntaien bidez bisitariak Gehituren 10 urteko ibilbidea ezagutzeko aukera izango du, baina etorkizunerako dituzten helburuak ezagutzeko ere. Azpimarratzekoa da bideo bakoitza, armairu baten barruan proiektatuta dagoela, horrek dakarren karga sinbolikoarekin.

tabacalera_1

Bestalde, erakusketaren ardatz diren sinboloak erakusten dira: Gehituren 10.urteurrenaren logoa, Gehituren ekintzetan lagundu dutenen aurpegiekin egindakoa, Biteri Zuhaizti ikastolako mutil eta neskek egindako hortzadarraren bandera eta Tabakaleraren kanpoan erakusten den lazo gorria, Egiako zahar-etxeko emakumeek egindakoa.

 Azken 10 urte hauetan ekintza desberdin eta askotan parte hartu du gay, lesbiana, bisexual eta transexualen Euskal Herriko elkarteak: Hitzaldiak, manifestazioak, laguntza psikologiko eta juridikoa eskainiz besteak beste. Pixkanaka gauzak lortzen joan dira eta ezkontza homosexualen edo genero identitateen legeak hartu daitezke sari garrantzitsutzat.

Baina 10 urte hauek ospatzeko jarduerak ez dira erakusketa honetan bukatzen. Hilabete osoan zehar Gehituren eskutik, Pirritx eta Porrotx pailazoen antzezlanak izango dira asteburuetan, umeei zuzenduak eta berdintasuna eta dibertsitatea bultzatzeko helburuarekin. Gainera, Bathaplan diskotekan festa bat ospatuko da apirilaren 30ean eta kontzertuak ospatuko dira,dirua biltzeko helburuarekin geroago Somaliako gaitzak eragindakoei bidaltzeko.



Gehituren ibilbidea ez da maldan beherakoa izan beti eta hasiera oso zaila izan zen. Hau ezagutzeko Gehituren kide izan zen lehenengo pertsona heterosexualarengana jo dugu: Jone Olariagarengana.


jone entrevistaok copia

Gehituko bozeramaileak, Koldobike Mujikak, “edozein herritar errealitate hau bizi eta sentitzera” gonbidatzen duela esan du, “gizarte hau, pluralagoa, toleranteagoa  eta egokiagoa” bihurtzeko helburuarekin.




Utzi iruzkina: