Urretxu-Zumarragako FINALEKO kronika

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-03-18 14:13

 Ostiralean, Urretxuko Gazteleku gaztetxean “Martxoan Bertsoa” egitasmoaren barruan dagoen taldekako txapelketaren finala jokatu zen.

 

18 hirukotek parte hartu dute txapelketa honetan. Otamendi jaunak baduela herri horrekin loturarik eta,  beste bi bizkarzainekin han agertu zen bere herritarren aurrean.

 

Izen bat eman behar taldeari eta “Patateroak” jarri ziguten antolatzaileek.  Ziklogenesis famatuaren egunean aholku guztiei uko egin eta hara joan ginen ilunpetan kantatzera. Eta ondo entzuten ez zelako edo, finalerako txartela lortu genuen.

 

Finalean sekulako giroa izan zen. Haserako agurrak ikusgarriak izan ziren eta baita gainerako guztia ere. Zerbait nabarmentzekotan zortziko txikiko bertsoak aipatuko nituzke, argi utzi baitzuten musika maila altuko herria dela Urretxu.

 

Ahaleginak egin genituen arren, Tupis-Tupau taldekoentzat izan zen lehen saria. Hurrengoan izango da! Eskerrik asko Urretxu.

 

 Zubertsotan.net-en duzue informazio sakonagoa.

 

Felipe Zelaieta


Utzi iruzkina: