Kakiturri-ehari, etxean nagusi.
Martxoaren 13an Gasteizko Ehari auzoan elkarren aurka ari ziren “Kakiturri-Ehari” eta “Muñoko katuak”, Kakiturri soziedadean. 50 entzule inguru elkartu ziren bertso bazkari batean. Bazkari goxo bat izan ostean, bertsoak entzuten hasi ziren, trikitilari batzuen laguntzaz.
Lehenengo, bertso-sorta batzuk entzun genituen, “Trebiñuko Gutxisolo” eta “Gasteizko Aldapazaleak”en eskutik. Hauek leihatu ziren eta Aldapazaleak irten ziren irabazle.
Horren ondoren, aipaturiko bertsolari taldeak hasi ziren kantuan. Kakiturri-ren aldetik Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Gaizka Urtaran zeuden eta Muñoko katuen artetik Amaia Lasaga, Ekaitz Samaniego, Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Saez de Ocariz, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal aritu ziren. Honetan, Kakiturri-ehari irten zen irabazle oso gutxigatik.
Arabako Txapelketa hiru ligetan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aipaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengatik borrokatuko dira Oionen martxoaren 27an.
Gasteizko ligako azken saioa, martxoaren 26an Gasteizko Gaztetxean izango da- Bertso-afari bat antolatuko da “Muñoko katuak” eta “Aizkorak zorroztu” taldeak leihatuz. Bertso sortak ere izango ditugu bertan, Martin Ttipia eta Gasteizko Gaztetxea taldeen eskutik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: