Igandeko Gorbeiapeko AKELARREA

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-04-12 15:51

130 lagun. Zigoitia aretoa lepo. Bertso sortetako erleak hara eta hona eztia biltzen... Aramaio odol eske. Kakiturri berde baino berdeago... Kolosala izango zela zioen batek eta halaxe izan zen. Gasteiztarrek langa goian jarri zieten Aramaioarrei. Baina gainetik salto egiteko gai izan ziren.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten omen du, eta puntu batuketak ere irakurri daitezke talde bakoitzaren irriparrean. Aramaiok 581,5 puntu, Kakiturri-Eharik 568,5.

Kakiturrik bigarren aukera izango du datorren igandean ARAIAKO ANDRA MARI Aretoan Aiaraldeko Altubepekoen kontra puntu gehiago metatzeko. ANIMO!

 


Ezin aipatu gabe utzi Bertso sorta kolektiboak.  Kanporaketetan egin duten bezala, giro ederra jarri zuten bat-bateko saioari ekin aurretik. Etxeko lanak txukun eginda taularatu ziren 3 taldeak. Gasteizko talde bi eta mendialdeko bat. Azkenean hiriburuko ALDAPAZALEAK mintzalagun taldeak lortu zuen finalerako txartela. ZORIONAK GUZTIOI!

Aldarrikapenak BERTSOAREN SALTSAN

Iparrean Gorbeia

ta hegoan berriz

Gasteizko mendizerrak

isten gaitu guztiz

ingurua harturik

poligono berriz

hain handi egin zaigu

(ai,ai,ai,ai)

herriak irentsiz

 

ALDAPAZALEEN bertso-PERFOMANCEA

Doinua: MiguelĂ­n el Cashero (Potato)

 

Gure hiriburua, Gasteiz-Vitoria,

a ze hiriburu arraroa

Euskal Herrikoa, edo Euskadikoa,

EAE edo auskalo nongoa

Maeztukoak mendian gora

 (doinua: mendian gora haritza)

HARITZAK ETA PAGOAK,

HAGINAK, GAZTAINONDOAK,

HARRIAK ETA LEZEAK DIRA,

HEMENGO TXOKOAK.

ZABALDUZ GURE HEGOAK,

GOITIK BEGIRA SOROAK,

ALDARRIKAPEN ZAKU BATEKIN,

GATOZ ARRANOAK. (BIS)

 


Utzi iruzkina: