Gaztetxea bertsoz lehertu zenekoa

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-03-27 22:52

 

 

 KAKITURRI-EHARI Finalerdietara sailkatu bada ere, Gasteizko ligako gainerako taldeek ederki erantzun zioten azken saioaren enbidoari. Muñoko katuak VS Aizkorak zorroztu zen azken hitzordua. Gaztetxea jendez lepo eta bertsolariak haizkorak eta azazkalak zorroztuta dena emateko prest.

Hori gutxi balitz, belaunaldien arteko DUELO ikaragarria zegoen iragarrita bertso-sorta lehiaketarako: Martin Ttipia  (gaztetxeko guardia zaharra) VS Gaztetxeko buleriak (ijito joakinen seme alabak). Batekin amaitu eta bestearekin hasi. Martin Ttipia taldea sailkatu da finalerdietarako.

Bat-bateko saioan Muñoko katuek zuten publikoa alde baina Aizkorak Zorroztu taldea irten zen garaile. Bertso bikainak entzun ziren han eta hemen. Batzuk eta besteek udazkenetik kartzelan dagoen Jagoba Apaolaza taldekidea izan zuten gogoan eta Arabako produktuen saski dotore banarekin joan ziren etxera.

 

Horrela geratu dira finalerdiak

2010-04-11, ZIGOITIA
kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia: ARAMAIO vs.  KAKITURRI

Lekua: Zigoitia Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Bertsoaren saltsan (Gasteiz), Mendialdeko bertso-eskola (Maeztu) eta Aldapazaleak (Gasteiz)

 2010-04-18, ARAIA
Kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia. KAKITURRI  vs. AIARALDEKO ALTUBEPEKOAK Lekua: Andra Mari Aretoa Ordua: 17:30  Bertso-sortak: Txor eta tan (Agurain), bertsogurasoak (Gasteiz)  eta Martin Ttipia (Gasteiz)

 2010-04-25, AMURRIO
Kuadrilla arteko txapelketa. Finalerdia. AIARALDEKO ATUBEPEKOAK  vs. ARAMAIO Lekua: Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Aramaioko bertsozaleak, Amurrioko bertso eskola eta Errioxako bertsozaleak.


Utzi iruzkina: