Ekaitz Samaniego eskolarteko txapeldun
Ekaitz Samaniego agurra kantatzen
Ekaitz Samaniego gasteiztarrak eraman du arabako eskolarteko bertsolari txapelketako gazteen txapela, bertsotan ederki aritu eta gero. Ihazko txapeldun Ander Solozabalek hala ere, oso hurbiletik jarraitu dio saio osoan zehar, eta beretzat izan da bigarren saria. Giro beroa eta animoak emateko pankarta ugari izan dira gaur goizean Armentia ikastolan. Armentia ikastolako BERTXILIKA bertso-eskolako bi gazteek (Lierni Balanzategi eta Gillermo Vegas) ere lan txukuna egin dute, nagusien mailan lehen urtea izan arren.
14-18 urte bitarteko gazteen finala. Ezkerretik hasita: Lierni Balanzategi, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego, Estitxu Saratxo, Xabi Igoa, Gillermo Vegas eta Elyem Chej.
Beñat Olano bikain
14 urtez azpiko gaztetxoetan aldiz, Beñat Olanok lan benetan txukuna egin du, bera izan da txikiena alde handiarekin (9 urte baino ez ditu) baina ez da atzean geratu, inondik inora ere. Gasteizko bertso-eskolako ikasleak denetik egin du: gozatu eta gozaarazi.
Finalista guztiak saoia amaitu ostean.
14 urtez azpiko txapela Amurriora joan da, Ainhoa Comasen etxera. eta bigarren saria Bingen Sainzek eraman du Arrizalara. Beñat, Bingen eta Ainhoarekin batera, Antton Karretero, Beñat Zalakain eta Maria Izaga Aramaioarren osatu dute finaleko seikotea.
Ander Solozabal bigarren bietan
Idatzizko sariketan ere ez gara esku hutsik joan etxera, handien mailako bigarren saria gasteizko Ander Solozabalentzat izan da, eta hona hemen saritutako bertsoak:
GAIA: Balkoian zaude eta ezin diezu malkoei eutsi
DOINUA: Zein ederra den Himalaiako
1
Nire etxearen aurrean hasi
da AHTaren obra
Diru pila bat sartuko dute
gutxi batzuek kolkora
teknologia ta aurrerapena
gizarte honetako moda
joan daitezela kanpora!
hobea baita gerora!
Paraje hauek liluratuta
ikus ditzazket gustora
baina hemendik gutxira aurreko
dena desagertuko da
2
Malko bat jausi zait beste askoren
artean dagoeneko
nire etxean, nire auzoan
bizitzearren ederto
hemendik bota egin behar naute
lege zikin bat tarteko
Gizartearen mendeko
ez izatea hobeto
eta oraindik denon artean
lan asko dugu egiteko
Gure semeek herri hau orain
bezela ezagutzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: