Bertxorakeriketa: gutxi batzuen patua

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-10-16 12:11

Urriaren 10ean zen zita, bertsodesafiolariak 11etan hasi ziren iristen, ordurako Jagoba Kolakaotaza bertan zegoen Iñaki Disaster-ekin. Rotando Santxez, Felipe Zeboileta, Xabi Diru-Ugari, Manos Amiké, Ainara D., Golfo Fdz. Erretanakoa, Ekaitz Sinriego eta Julian Gitarman atetik sartzen ikusi zituztenean Estitxu Hilzu eta Elyem Zutambien epaileak prest zeuden desafioetan erabakitzeko nork bizi eta nork hil behar zuen... . Gupida gabe aritu ziren bertsolariak tabernaz taberna haien arma izkutuenak erakutsiz, bat baten kontra zabiltzanean ezin baita ezer izkutatu.

Bazkalordurako plater bana (bina edo hiruna ere) zeukaten HACHA tabernan. Postre gozoa bukatzen zeudela berri mikatz bat heldu zitzaien, Hilzu eta Zutambien-ek finala erabakita zeukaten... . Lau izan ziren sailkatuak: Ekaitz Sinriego, Jagoba Kolakaotaza, Julian Gitarman eta Iñaki Disaster.

Pistolero gazteek laster utzi zituzten Julian eta Disaster bakarrik, eta hauek epaileak hil eta enpatean uztea erabaki zuten. Hortik aurrera, gitarra bat, 20 pertsona eta kriston giroa.

GORA GU!!!


Horretaz eta beste gauza askotaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu labetik atera berri, kurtsoko lehen berripapera!

2009-10-19 BERRIPAPERA.



Utzi iruzkina: