Beñat Olano Gasteizko txapeldun!
Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako Gasteizko saioa jokatu da gaur goizean Aldabe Gizarte Etxean. Idatzizko sailkapena eta bat-bateko finalerdia egin dira bata bestearen ondotik.
Idatzizko kanporaketan Arantzabela eta Abendaño ikastoletako haurrek parte hartu dute eta hona hemen, Ekainaren 7an egingo den finalera sailkatutakoak:
Idatzizkoaren ondotik, bat-bateko saioa etorri da. Saio bizi eta umoretsua egin ostean 9 urteko Beñat Olanok jantzi du txapela, eta finalera zuzenean sailkatzea lortu du. Bigarren postua Ane Olanorentzat izan da, eta saio txukuna egin dute bai honek eta baita hirugarren geratu den Maddalen Arrausik. Ainhoa eta Ane Saez de Gordoa eta Gorka Arrausik ere lan polita burutu dute: Urduritasunik ez zaie ia antzeman, oso ausartak izan dira, eta gustura kantatu dute, irribarrerik galdu gabe. Eskertzekoa benetan.
Lehen urtea dute bertso-eskolan, eta ez dute meritu makala. GURE ZORIONIK BEROENAK GUZTIEI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: