Asteburu emankorra!
Bertxoko sariketa aurrera doa eta azkeneko kanporaketak, Gasteizeko ostegunak hartuko ditu bere baitan. Dagoeneko bi kanporaketa jokatu dira eta Azaroaren 26an Trebiñuko sagardotegian ospatuko dugun finalera pasa diren lau bertsolariak honakoak dira: Jone Uria, Odei Barroso, Julio Soto eta Ainhoa Mujika!
Beraz, beste bi finalistak nortzuk izango diren jakiteko irrikitan zaudetenok, badakizue zer egin. Hori bai, afarirako izena eman nahi baldin baduzue azkar ibili, Errexala azkar beteko da-eta!
Eta egun bat beranduago, Azaroaren 19an, 21.15 aldera, Akergorri tabernan ere zita paregabea daukagu. Oraindik ere kriston kakamokordoa badaukazu, trankil, esan digutenez, oso menu goxoa egongo da, Euskal Herrian Euskarazen aurkezpen afarian, eta gaiñera bertso-saio mundiala antolatu dute. Bertan kantuan arituko direnak: Oihane Perea, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Nola ez, gai-jartzaile prestu bat izango dute, Hodei, Zigoitiako txitxitrinkoa!
Gaiñera, sorpresa txiki bezala, EHEko material sorta bat zozketatuko da afari ostean!
Bukatzeko, aipa dezagun, Lapiaz, Sorginak eta Akergorri tabernetan daudela sarrerak salgai. Baiña, hemen ere, bukatzen hasiak dira, beraz mugi hadi bertsozale, hire zaiñ gaudenk!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: