A Team, in the bertsogame

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-11-08 22:58
6

EUROPA PABILLOIA,

09:30. Piztu duzu goiko sintonia? Ah! horrela bai...

Furgona aparkatu dugu. Misio berri garrantzitsu bat daukagu. AL eta JAk azalduko digute dena. Koronela makarrak begietan, GripeA pasa berri, puroa erretzeko adorerik gabe azaldu da...

11:30 Hirugarren kokakola hartzerako aginduak ematen hasi da Hannibal koronela, berandu baina seguru. Murdok eta Fénix beti bezala bakoitza bere munduan. "Elorri beltza" Team ere presente, en la linea del frente. M.A.-k bideokamara kargatuta ekarri du badaezpada eta amANDAk boligrafoa eta kuadernoa auskalo zertarako. Katu oinik ez du ekarri. Presidentea ere pringatzera etorri da.

15:00 Pizza moment. Arratsaldeko turnoa heldu da. Baten bat ahotsik gabe azaldu da baina ez du kantatu beharrik izango. Uniformeak jantzi! rekuentoa egiteko ordua: A Team+hiriburutik desterratutako soldadu pare bat+Gasteizko BS gerra askotako beteranoak+Ekipo AR (edo Ekipolab) era honetako operazioen antolakuntzan esperientzia handidunak... Asko gara, eta onak... operazioa ondo aterako da.

15:30 Jende ilara sortzen hasi da, inork ez du galdu nahi gaurko kapitulua. Hannibali erakutsi diote planoa azkenean, planik duen edo ez goiz samar da esateko. Ez diote ezer apuntatzen utzi. Ateak zabaldu eta kafe makina desentxufatu aurretik azken transfusioa eta azken zigarroa.

16:00 Hasierako puntuak takilako ateak zabaldu bezain pronto. Eske ni... eske niri... azkenean denak konforme, eta denak sarrerarekin bigarren atera.

17:00 Pi, pi-pi, pi...  Estresa. Laser pistolek ez dute beti ondo funtzionatzen, baina lasai, denak akatuko ditugu azkenean.

17:30 Hasierako agurrak ez ditugu entzun... operazioa martxan dago, denak bahituta daude Pabiloi barruan. Estiballesek Europako txapelduna izan nahi omen du. Ezpa! Geurea da garaipena!

18:00 Zortziko nagusian bileteak zenbatzen, zortziko txikian txanponak... ta azkena, 6 puntutan jarri eta segurata lana egitera.

18:30 Ebakuazio masiborik ez du ematen egongo denik. Zigarrillo moment, entzuleen kronikak. Saioa sinmas, neuronak hoztu egiten omen dira siberia-gasteizen. Dena den, badirudi Miren azken aldian nahiko aklimatatu dela...

19:00 DYAkoak behar denari puntuak jartzeko prest. Burua ez du inork hautsi momentuz. Zelaia rojopassion: Trebiño araba da! Jendea hasi da pixalarritzen.

19:30 Kartzela. Kartzelero MA, zein bestela? Besteak ateak irekitzera. Pixontzi eta pitilero uholdea kanpora, eta klaro bueltan berandu. Piztiak eusten Elosuko dama txuria eta beltza. Denak zigortuta bertsoaldia amaitu arte.

20:15 Agur moment. Gehienek lasaitu ederra, batzuk flajelatzen, besteak irribartsu, gu sillei begira... Xabiren agurra. Snif!

20:25 Sorpresak egongo dira gaur... Papera pasa diote Inaxiori... mikrora hurbildu eta...

Miren Amuriza 655,5
Iñaki Zelaia 643,5
Arkaitz Estiballes 630,5
Unai Iturriaga 626
Xabi Paya 616
Maddalen Arzallus 588

20:30 Etxekoei SMSa "Ez egon nire zain", ez naiz afaltzera garaiz helduko. Sillak batubiou.

21:15 "Me encanta que los planes salgan bien".

ikasleak

ikasleak 2009-11-09 09:44 #1

kaixooo!barkatu!ikasle batzuk gara
eta bloga egin behar dugu klaserako
eta argazkiak ezin ditugu sartu.
nola sartu dituzue?
eskerrikasko

Dekker Koronela

Dekker Koronela 2009-11-09 09:47 #2

Earra kronikaaaa!!!!!!!!

retaguardia

retaguardia 2009-11-09 10:27 #3

10:15 afaltzen ari ginean bueta pabiloira eta 500 aulki kamioan sartu euripean.

elosukodamabeltza

elosukodamabeltza 2009-11-09 14:54 #4

telebistarik gabe nagola aprobetxatuz, saioa berrikustera noa...ea hainbeste txalo zergatik ziren jakiteko gehienbat.. bueno ta gure aurpegiak infraganti aurkitzeko esperantzan ere =)

2009-11-09 15:01 #5

2009.en urteko azaroare 6,7,8 (¿?¿?)an koala saltoa asmatu zen europa gizartetxe(¿?¿?)an. wikipediara zuzeneko linka http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Koala_climbing_tree.jpg

http://i181.photobucket.com/albums/x221/Umbra22/MySpace%20Stuff/lecter0103.jpg

gasteiz-bertsozale

gasteiz-bertsozale 2009-11-14 10:57 #6

Kronika eta bideo hauekin inoiz baino erabiltzaile gehiago izan ditu blogak: PLAS! PLAS! PLAS!. Begiratu hemen.

Baina hori baino interesgarriagoa da zerbait idaztera animatu zaretela! segi, segi!!! ongi etorriak bertsoblogzale guztiak!

Utzi iruzkina: