Zer da soziolinguistika zuretzat?
Aurrekoan galdetu zidaten zer da soziolinguistika zuretzat? Eta hasiera batean berba barik geratu nintzen. Gero zerbait barruntatu. Denboratxoa hartuta, hauxe da nire erantzuna:
Ez dut inola ere ulertzen soziolinguistika lurretik bi zentimetrora dauden teorikoen zientzia gisa. Interbentzio eta eraldatze zientzia gisa ulertzen dut soziolinguistika, behetik gorako zientzia gisa, Bernardo Penabadek dioen bezala, soziolinguistika pedestrea deituriko horren partaide sentitzen naiz.
Soziolinguistikara jaio nintzenean, ni militantziatik nentorren eta hara hurreratu nintzen ikasteko asmoz, egunerokoan gertatzen zirenak zientziatik hobeto ulertzeko asmoz. Horregatik, gaur egun ere, nahiz eta militantzia lanbide bihurtu, hacker etikak aldarrikatzen dituen balore batzuekin saiatzen naiz egunerokoan: egiten dudanarekiko interesa, lanarekiko grina, askatasuna, kontzientzia, horizontaltasuna, berdintasuna, ezagutza irekia, jakin-mina, sormena... Berba potoloak dira, baina horretan saiatzen naiz egunero-egunero.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: