Berben errepublika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-15 09:20

Sechu Sendek berriro jo du dianaren erdigunean. Berriro ere. Soziolinguistikaren dibulgazio freskoan beste pauso bat eman du: oraingoan Berben errepublika du izena (A república das palavras).

Errebelde aritu da eta Made in Galiza liburuan baino gordinago, baino mingotsago, baina esperantza eta etorkizunari baikor, beti baikor.

Ipuinen artean denetarik, batzuk bere blogean edo han eta hemen lehenik argitara emanak; beste batzuk, berriz, berriak. Oraingoan, gainera, liburua portuges hizkuntzaren grafiarekin idatzi du, hizkuntzaren bidean aurrera eginez koherente.

Baina onena izango da Galizian liburua erosi (on line ere) eta haien orrialdeetan txonbo egitea, aurreiritzirik gabe, ausart eta tente. Irakurketak on egin deizuela!

Bide batez: liburuan agertzen diren ipuinetako bi euskarara ekarri nituen nik aspalditxo: Maite zaitut eta Ahoa bete sexu (soziolinguistikaren gida sexuala). Eta beste batzuek ere (denak!) merezi dute itzulpena.


Utzi iruzkina: