Bat 62

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-21 18:48
2

Benitok bere Karrajuan zertzelada batzuk bota ditu jadanik Bat 62 aldizkariaren gainean. Nik bere gonbitea hartzen dut eta artikulu batzuk iruzkindu ditut, Bat aldizkari guztiekin egiten dudan bezala.


Joxe Manuel Odriozola: “Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua”. Artikulua mamitsua iruditu zait, ikuspuntu berria plazaratzen duelako. Bueno, berri-berria ez da, baina azken aldian gutxi landutakoa bai. Benitok tonu agonikoa darabilela aipatu du bere blogean. Niri ez zait horrenbesterako iruditzen; gordina izan bada, baina askotan euskalgintzakooi ere agonia puntu horiek gustatzen zaizkigu (Ze txarto goazen eta halakoak). Mamia interesgarria da, irakurri beharrekoa.

Josu Perales: “Ikerketa egoera euskalduntze-alfabetatzean” Artikulu honetan helduen euskalduntzeari buruzko ikerketak nondik nora doazen aipatzen du. Neure egiten ditut Benitoren hitzak honi dagokionez: ematen du ikerketa asko elitearentzat egiten direla eta gero aplikazio praktiko gutxi dituztela. Beste ideia bat ere azpimarratuko nuke: ikerketen sakabanaketa. Hau arazo orokorra da: ikerketak egiten dira, baina plangintza barik, iparra oso argi izan barik. Soziolinguistika arloan Klusterra horiek bideratzera jotzen ari da, baina euskarazko ikerketaren arazo estrukturala da hau (agian euskarazko unibertsitateak konpon ditzake arazo hauek).
 
Oskar Zapata: “Mintzapraktika programak”. Artikulua beste baten laburpena da, hemen daukazue. Mintzapraktika egitasmoak ulertzeko ezinbestekoa. Irakurri beharrekoa.

Benito Fiz: “Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian” . Benitoren artikulua komentatu gabe ezin utzi. Artikulu honek HEA euskararen normalizazioaren ildoan sartzeko ahalegin teorikoa da. Zentzu horretan, Arkaitz Zarragak aldizkari berean idatzi duen artikuluarekin zerikusia du, ildo beretik doaz. Arkaitzen ildo beretik doan artikulua, hemen. Hori bai, Benitorenak arazoa planteatzeaz gain, konponbideak ere marrazten ditu, ikuspegi historikoa ematez aparte. Oso artikulu mamitsua, didaktikoa. Batez ere, interesgarriak dira ikuspegi didaktiko berri baterako lehen urratsak zirriborratzen dituelako. Artikulu hau ere interneten dago eskuragai.

Benito

Benito 2007-05-21 23:45 #1

Arkaitzek ere konponbidea marrazten du. Azken batean irakaskuntza ikasleak erabili beharko duen esparrura enfokatzea, eta ikaslea hizkuntz-plangintzaren partaide egitea proposatzen du. <br />Paperaren gainean bide interesgarria, baina ondo lantzen ez bada, EBIren sasoiko hutsuneak berriro errepikatzeko arrisku handia dago nire ustez.<br />

txerra

txerra 2007-05-22 09:55 #2

Irtenbidea marraztu baino, zirriborratzen du nire ustez, ez du gauzatzeko urratsik proposatzen, klabeak baino ez ditu ematen. Zure proposamenak, berriz, gauzatzeko bidea askoz hurbilagoa du, askoz egingarria ematen du.<br />


Utzi iruzkina: