Azatzak 74: Derioztarrak 5 Kontinenteetan
Azatzik azatz, oraingoan oso neurea (geurea) den ekimen batek jarriko du 74. azatza gure kulturgintzaren solo ekologikoan.
Derioztarrak 5 Kontinenteetan (D5K) oso ekimen xumea da, Tximintxekook sei urtez jarraian egiten diharduguna. Ekimen sinplea da: aste batean (gutxi gorabehera) bost hitzaldi antolatzen ditugu herrian, tabernetan. Eta urtero, bost derioztar (edo gehiagok), eurek egindako bidaiak kontatzen dizkigute. Sei urte hauetan han-hemenka izan gara: Marokon, dolomitetan, Ginea Berrian, Islandian, Israelen, Bucaresten, Berlinen, Iranen, Australian, Saharan, Amerikan, Boisen, … Deriora herri horien guztien zaporea ekarri digute.
Izan ere, gure asmoak D5K martxan jartzeko hauek izan ziren:
- Gertuko, hurbileko ekimen bat martxan jartzea. Horregatik, derioztarrak eta tabernetan.
- Bazkideen eta Derioko euskaldunen parte hartzea bultzatu nahi genuen.
- Sortzaile eta ikusle rolak apur bat lausotzea.
- Inguruko harremanak bultzatzea.
2010ean honen inguruko hitzaldia eman genuen eta erabilitako aurkezpena ere sarean dago: http://www.slideshare.net/txerra/tximintx-d5k
Iruzkinak
Utzi iruzkina: