Azatzak 69: Gose

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-08-02 08:32

Ez da oso ohikoa azatzetan musika talde (edo bestelakorik) bat ekartzea lerrootara. Egia esan, orain arte bakarra ekarri dut hona. Baina oraingo honetan salbuespen bat egingo dugu.

 

Arrasate aldeko Gose taldeari dagokio 69. azatza. Zergatik? Ba, nire ustez ederto batean asmatu dutelako gauza batean: trikitia (hau da, folk tresna bat, sustraiak alegia) tecno musikarekin uztartzen. Hau da, sustraietatik abiatuta, modernitatera egin dutelako salto, tradizioa berritu egin dutelako (berritzen ez diren tradizioak, hil egiten dira, ezta?).

 

Eta, jakina, euskaraz.

 


Utzi iruzkina: