Azatzak 22: Bertsolari
Euskarazko
kulturgintza ekitaldien artean, bertsoak leku zentrala du, izan du eta,
zorionez, izango du. Eta 22 azatz egin ostean, bertsoa aipatu ere ez.
Bertsolari
filma estreinatu berri dute (bide batez azken aldian euskarazko
zinemagintzak perlatxo onak utzi dizkigu, Urte berri on Amona,
kasurako). Eta film honek ondo baino hobeto islatzen du zer den
bertsolaritza eta bertsogintza. Goitik behera eta behetik gora. Euskal
Herrian euskaldunen eta erdaldunen artean aurkezteko ezin hobea eta
atzerrian geure ohitura “bitxi” hau ezagutarazi eta erakusteko itzela.
BERTSOLARI PILOTO SPANISH SUB. from txintxua on Vimeo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: