50 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan
Zuzeun eta sustatun argitaratu arren, nire blogean ere argitatu behar nuen:
Nekazari finek haziak non bota zituzten gogoratzeko azatzak jartzen
zituzten. Normalean, makila txikiak izaten ziren, hazia non bota den
markatzeko. Azken bi urteotan ni ere horrela ibili naiz, makil txikiak
ipintzen han-hemenka. Kasu honetan, nik ez ditut haziak bota, nik egin
dudan gauza bakarra izan da hazi horiek non loratu diren adierazi. Beti
ere, euskarazko kulturgintzaren soloan.
Hazietatik denetarik ernatu da: haritz sendoak, loretxo ahulak eta uzta ederrak. Denetarik bilatzen saiatu naiz, proiektu handi eta txikiak, profesionalak eta boluntarioak, eta ahal zen neurrian lurralde guztietakoak eta kulturgintzako alor guztietakoak. Ez dakit lortu dudan, baina hor doaz azken bi urteotan batu ditudan 50 azatzak:
Literatura:
- Azatzak 9: irakurri, gozatu eta oparitu
- Azatzak 39: Etxegiroan + Xerezade
- Azatzak 42: Edo argitaletxea + Pasazaite liburuak
- Azatzak 44: Literatur mikropilulen farmazia
- Azatzak 46: Euskarari ekarriak
Arte eszenikoak:
- Azatzak 36: Artedrama (ADEL)
Komikigintza:
Ikus-entzunezkoak:
- Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera
- Azatzak 50: Argia multimedia
Musika:
- Azatzak 8: ekaitzaldia badok
- Azatzak 12: Euskal Herria Zuzenean
- Azatzak 18: Herri musikaren txokoa
- Azatzak 28: Entzun musikazuzenean
- Azatzak 47: Euskal Karaokeak
Bertsolaritza:
- Azatzak 33: Arabako bertsozale elkartea
- Azatzak 43: Algortako bertsolari eskola
Azpiegiturak:
- Azatzak 14: Kukutza gaztetxea
- Azatzak 27: Azpeitiko kultur mahaia
- Azatzak 45: Bilboko Kafe Antzokia
Orokorrak:
- Azatzak 3: Korrika kulturala
- Azatzak 13: Euskal kulturgintzaren transmisioa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: