25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan
Lehenago zuzeun eta sustatun argitaratu dut, baina gaur blogera ere badakart.
Orain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa
blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira
azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren
gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko
kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute.
Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako.
Datorren urtean ere, jarraitu gura dut azatzak batzen, ea posible den beste 25 batzea eta 2013rako 50 azatz batuta izan.
Orain arteko azatzak:
-Azatzak 9: irakurri, gozatu eta oparitu
-Azatzak 12: Euskal Herria Zuzenean
-Azatzak 13: Euskal kulturgintzaren transmisioa
-Azatzak 14: Kukutza gaztetxea
-Azatzak 18: Herri musikaren txokoa
-Azatzak 19: Arratsaldekoa eta arratsean
-Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera
Iruzkinak
Utzi iruzkina: