Zaparra "Azalberritzen"
Rock zuzena, azkarra eta frenetikoa, Hard Rockaren lurraldean era erosoan murgiltzen dena. Kantuek izpiritu rockandrolleroa irradiatzen dute hasieratik bukaerara: ia Glam Rock notak dakarzkigun Orbanak iruditan kantutik hasi eta amaieraraino. John wine, beste gehienak bezala, riff oso eraginkor baten jabe da, eta Pello Artaberen kolaborazioak dena esaten du: Niko Etxart eta Eskean Kristörekin antzekotasunak agerian daude, rock and roll gitarreroagoa lantzen duten arren. Kantu motz eta bizkorrek ere funtzio erabakiorra betetzen dute, hala nola Flema, Blai edo Tripazorri-k. Gainera, Itxarongela-k ematen duen nolabaiteko deskantsua bereziki aproposa da besteen eraginkortasuna handitzeko. Errepika kutsakorrek (Flema, Nun gaude?...) rock makina ehuneko ehunean martxan jartzen dute. Behar-beharrezko diskoa, eta behar-beharrezko taldea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: