Willis Drummond "Hala ere" (Tabula Rasa)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-01-25 20:03

pyromanya@hotmail.com 1674673731277

Sormen ikuspuntutik etengabeko bilakaeran dagoen taldea bada ere, berezko marka duten kantu eta diskoak argitaratzen jarraitzen dute lapurtarrek. Badute abesti hauek naturaltasunez sentitutako segida bat (“Jostaleku eta infernu” edo “Ez dugu behar”, beste askoren artean) eta tentsioa mantentzeko dohain aparta ere (ia kantu guztietan). Zuzenean estudioan grabatua, etengabeko bultzada oso markatua islatzen dute bederatzi kantuetan. Felix Buff bera bakarrik pieza oso bat eraikitzeko gai da (“Mandarina” kantuan egiten duena nekez ahazteko modukoa da) eta jada laugarren taldekidea dugun Vincent Bestavenen ekarpen leunak laukote formatura katigatuko du betiko zalea. Xan eta Iurgirekin lortzen duten unitate sentsazioa etiketa guztien gainetik dago.


Utzi iruzkina: