Su Ta Gar "Alarma" (Jo Ta Ke Ekoizpenak)
Baliteke hau Su Ta Garren lanik zainduena izatea. Egia da denbora eduki dutela konposatzeko eta grabatzeko, baina ñabardurei emandako garrantziak eta berrikuntza txiki hainbatek meritu handiko lanean bihurtzen dute “Alarma”. Eibartarren tradizorik onenean, Thrash Metal trostak ez dira falta (“Alarma egoera”, “Nafarroa 1617”....), baina bestalde gitarra garbiak ere oso presente daude. “Horixe naiz”en bukaeran entzuten diren koru epikoak edota “Eskertza”koak inoiz entzun gabe genituen Eibartarren obran. “Angra do Heroismo”k, bere gitarra erakustaldiaz gain, Aitorren errezitaldi bat dakar. Detaile txikiek (fraseatze mota batzuk, adibidez) eta tarteka ateratzen diren gitarren estilo berrituak harritu gaituzte, balada heavyak ahantzi gabe: “Infinitoan” eta “Irrifar bat”. Dotoreak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: