Gontzal Mendibil "Neugan bizi gabe biziz (San Joan Gurutzetakoaren poema musikatuak)"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2021-12-15 13:50
2

pyromanya@hotmail.com 1639572879672

Markinako Luis Baraiazarra fraideak San Joan Gurutzetakoaren obra osoa euskarara itzuli du Idazlan guztiak liburu elegantean, non autorearen garrantzi espiritual eta filosofikoari justizia egiten dion. Mendibilek idatzi haietako batzuk hartu ditu disko biluzi hau egiteko. Bihotz-bihotzetik irtendako melodia hunkigarriz jositako lana dugu, diskoari izena ematen dion kantatik hasita. Badaude kantu liluragarri batzuk, Gau iluna, Maitemina, Goza dezagun, maite... zeinetan Easo Abesbatzako Ainhoa Tabuyoren ahots xarmagarriak Mendibili erreplika ematen dionean gailurra jotzen duten. Itzulpenak hain dira poetikoak, ezen kantuaren beraren zati garrantzitsu bihurtzen diren. Adibide modura, Betiko iturria edo Edertasun denagatik. Mimoz eta goxotasunez landutako diskoa.


Utzi iruzkina: