Orain EAJ-koen aurka
Hau da zoramena, herri honen zinismoak ez du mugarik. Bitxia da batzuk demagogiaz nola erabiltzen duten "herriaren borondatea". Dagoeneko herri gehiengo baten aurreran sinesgarritasunik ez duen ETA-k -eta bere akolitoen morroitzaz- erabaki du bere kasa horrela ezin dela jarraitu eta triskantzak (heriotzak tarteak) egiteko garaia iritsi dela. Odol eta mina eragiteko ase ezina bihurtu den talde honek ez du mundu honetan beste zer eginik jendea mehatxuka ibiltzen eta hiltzen hastea baino. Ez ahal du bada "herriak hitza eta erabakitzeko ahalmena"? Hori da behintzat entzun izan dieguna sarri ezker abertzaleko morroiei.
Hala ere, garai berri honetan badago beste susmo kezkagarri bat gero eta gehiago zabaltzen ari dena; alegia, EAJkoak ere "objektibo militarra" bihurtu direla. Hori soilik pentsatzeak ere, ikaran jartzen nau. Ez dadila gauzatu, arren, ez lukete ezker abertzalekoek ere hori (ezta besteak ere, jakina) gertatzen laga behar. Izan ere, hortik zerbait baletor, egoera itzuli ezina bihurtuko litzateke. Beraz, eseri gaitezen, hitz dezagun,... baina arma barik, mehatxu barik, biolentzia barik, inposaketa barik. Gizaseme bezala, alegia.
Iruzkinak
aske 2007-06-08 17:49 #1
<p>Aupa!</p>
<p>Ados nago zurekin, indarkeriarekin bukatu beharra dago.Ados!Baina mota guztietako indarkeriarekin bukatu behar da,EAJ biktima izateko beldur?agian sekula santan ez direlako izan biktima?Ez du biktima gehiago izaterik!Halare, kontuan izan biktimak alde guztietan daudela!Eta ez Ibarretxek Bilbon egin zuen ekitaldian esan bezala batzuk bakarrik!Honez gain, zer egin du, espainiar gobernuak eta euskal gobernuak, Su eten garaian????Lehendakariak, eta bere ingurukoek salatu ahal dute, Euskal Presoekin gertatu dena?Normala ahal da, 60 urteko gizon bat, kondena oso beteta duena, beste 5 urtez, kartzelan izatea????Hori ez al da salatzekoa?Mesedez, alde bietakoa ikusi behar da!</p>
<p>Besterik gabe, besarkada bero bat arazo politikoak direla medio, etxean egon ezin zareten orori!Ta nola ez, bereziki, SENIDE guztiei!</p>
Utzi iruzkina: