Eutsi

Orain EAJ-koen aurka

1
eutsi 1456132626610 Eutsi | 2007-06-08 13:54

Hau da zoramena, herri honen zinismoak ez du mugarik. Bitxia da batzuk demagogiaz nola erabiltzen duten "herriaren borondatea". Dagoeneko herri gehiengo baten aurreran sinesgarritasunik ez duen ETA-k -eta bere akolitoen morroitzaz- erabaki du bere kasa horrela ezin dela jarraitu eta triskantzak (heriotzak tarteak) egiteko garaia iritsi dela. Odol eta mina eragiteko ase ezina bihurtu den talde honek ez du mundu honetan beste zer eginik jendea mehatxuka ibiltzen eta hiltzen hastea baino. Ez ahal du bada "herriak hitza eta erabakitzeko ahalmena"? Hori da behintzat entzun izan dieguna sarri ezk...


Abstentzioa

eutsi 1456132626610 Eutsi | 2007-06-01 14:20

Bukatu dira herri hauteskundeak, eta gezurra badirudi ere, denak garaile irten dira. Datuak datu, neretzat harrigarriena abstentzioarena izan da, gero eta handiagoa dena, adituen iritsiz. Eta galdera bati erantzun bila nabil; alegia, zergatik herritar bat, hain gertukoak diren herriko gai, arazoei bizkarra eman eta abstenitzen den. Baduzue zuek erantzunik?


Hauteskundeak igandean

eutsi 1456132626610 Eutsi | 2007-05-25 17:12

Datorren domekan Foru eta Udal hauteskundeak ospatuko dira Euskal Herri osoan. Ez dira denen gustukoak izango, jakina, baina gauzak aldatu arte ez dugu besterik izango. Zer gertatuko ote den susmoa badago ere, ez pentsa partiduek euren burua galdutzat ematen dutenik, besteak beste EAJ-PNV . Badaude beste saltsa honetan aurkezteko aukerarik izango ez dutenik