Txirrita bertsolariaren bizitokia
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Errenteriako Txirrita baserrian bizi izan zen Jose Manuel Lujanbio bertsolaria (Ereñozu, Hernani, 1860/08/14 - Altza, Donostia, 1936-07-03) eta harek eman zion izengoitia. Hala ere, jaio Ereñozuko Latze (Zar) baserrian jaio zen eta Altzako Gazteluenean hil.
Tabernetako bertsolaria izan zen, alfabetatu gabea, baina berari zor zaio, beste batzuekin batera, bertsolaritza tabernetatik atera eta goreneranzko bidean ezarri izana, 1935ko bertsolari txapelketa nagusian txapeldunorde geratu ondoren, 1936an garaile suertatu baitzen. Bere bertsoak, bertso-paperen bidez, ezagunak zaizkigu gaur egun oraindik.
Txirrita baserria Errenteriako Txirrita-Maleo industriagunearen ondo-ondoan dago Txirrita bekoa kalean. Aldapa txiki bat igo behar da, baina bertan dago, lantegien ondo-ondoan. Aspaldi dago dokumentatua Txirrita toponimoa.
Informazio gehiago:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: