Olaso dorrea. Telesforo Monzon idazlearen sortetxea
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Aurreko sarreran Telesforo Monzón Ortiz de Urruela (Bergara, 1904/12/01 - Baiona, 1981/03/09) idazlearen hilobia ekarri genuen: oraingoan bere sortetxea. Familia aristokratiko bateko semea zen eta Olaso deritzon Bergarako dorretxe honetan etorri zen mundura.
XVI. mendean eraiki zen eta gerora moldaketak jasan ditu. Fundazio baten egoitza da eta Georges Lacombe hizkuntzalariaren ondare bibliografikoa jasotzen zuen, Monzonek erosi zuenetik. Euskaltzaindiak ondare hori katalogatu eta Bilboko egoitzara eraman zuen. Berriki Jakiunde akademiaren egoitza ofizial ere izendatu dute.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Dorretxea Bergarako hiribilduan bertan dago, San Pedro kaleko 2.ean, izen bereko elizaren ondoan eta plazatik oso gertu.
Informazio gehiago:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: