Mikel Laboa kantariaren sortetxea
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, 1934/06/15 - Donostia, 2008/12/1) kantaria Gipuzkoako hiriburuko etxe honetan sortu zen.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Mixel Labégueriek zabaldutako bidetik, “Euskal kantagitza berria” deitutakoaren bultzatzailea izan zen, bai bakarlari, bai Ez Dok Amairu taldearen bidez, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Artzetarrak edo Lourdes Iriondorekin batera. Euskal kanta tradizionalak musika berriaz kantatu zituen eta proposamen iraultzaleak ekarri zituen euskal kantagintzara.
Oroigarriak hala dio:
hemen jaio zen Mikel Laboa Manzisidor artista handia. Donostia 1934-2008. “Kantuz egin dezaten nitaz oroitzean”. Donostiako Kantu Jira. 2009ko otsaila
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Etxea Iñigo eta San Juan kaleen izkinean dago, alde zaharrean. Egun ataria San Juan kaleko 15.ean du, baina ikusten da etxearen aurrealdea eta berezko ataria Iñigo kalean dagoela.
Gehiago jakiteko:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: