Korrika, zergatik izen hau?

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-03-22 12:53
6

AEKren euskaltegi batean egin nituen nire lehendabiziko ikasketak, garai hartan egoera gogorra zen AEKrentzat, iskanbilak (ba)zeuden AEK-ren (koekin) eta Gobernuren (koekin) artean eta. AEK-ko euskaltegiak defendatzea izan zen besteen artean Korrika sortzeko arrazoi bat.

Nahiz eta euskalduna ez izan, banekien euskara pittin bat, nire familiaren sustraiak hemengoak zirelako, eta horregatik nire herriko euskalkia ez zitzaidan iruditzen arraroa, ez ,niretzat euskara batua zen atzerritarra.

AEKren euskaltegi batean sartu eta gero hasi nintzen nire jatorrizko euskara, euskara batua(z) bihurtzen, horrela izan zen eta ez nago horren kontra, gero eta euskara gehiago ikasi nuelako, baina nire belarriei “Korrika” hitza guztiz atzerritar iruditu zitzaien betidanik. Ez naiz filologoa eta agian erabat oker nabil (erabat), baina nik uste hitz jatorragoak (ba)zeuden korrikak esan nahi duena esateko, akaso euskaldun berriei arraroegia irudituko zaie baina nik neuk gure herrian beti erabili zen hitz bat jarriko niokeen korrikari: antxitxiketan

2007-03-22 16:22 #1

Nola da antxitxiketan edo atxintxiketan?

arraunlari bat

arraunlari bat 2007-03-22 17:08 #2

Eibarko hiztegian begiratu dut eta  antxintxiketan dator.Joko polita izango litzateke zerrendatxo bat egitea "korrika" esateko berbekin. Elgoibarren uste dut saltaka esaten dutela. Eta zuen herrian?

xiber

xiber 2007-03-22 17:52 #3

Derion karraderan eta Larrabetzun bebai.

flap

flap 2007-03-23 08:04 #4

Toribio Etxeberriaren "Lexicon"ean  antxitxiketan dator, "n" barik eta nik beti horrela entzun dut etxean

Miau

Miau 2007-03-23 10:57 #5

"Korrika" esateko beste modu bat: arin aringa edo ariñeketan.

indezent

indezent 2007-03-26 10:42 #6

Goierri aldean korrika esaten da ba.

Utzi iruzkina: